Ixiar Braco

Nafarroako Gobernuak antolatutako kanpaina bati esker (Emakumea eta Kirola), Ixiar Braco errugby jokalariaren bisita izan genuen.

Bere ibilbidea kirol ezberdinetan aipatu zigun. Errugbyan erabiltzen dituen materialak erakutsi zizkigun.

Noiz hasi zen errugbyan jolasten eta azken urteotako esperientziak kontatu zizkigun.

Jarduerari bukaera egokia emateko, kiroldegira joan ginen eta beroketa egin ondoren errugby baloia erabiliz jolas batzuk egin genituen.

Eskerrik asko Ixiar!!!!

Primeran pasa genuen!!!

Ongi ibili eta zorte on!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.