Belatz ilustratzailea

Belatz, Mikel Santos, ilustratzailea etorri zen gure klasera. Marrazketako teknikak erakutsi zizkigun eta komiketako teknikak ere bai. Erakutsi zigun nola egin komikiak, nola marraztu, zer diren bineta baten planoak, nola marraztu animaliak edo pertsonak.

Gero, erakutsi zigun nola egin aurpegiak eta, ahoarekin eta bekainekin, espresioak nola jarri edo aldatu.

Bukatzeko, sinatu zigun berak ilustratutako liburuak eta ikusi genituen berak egindako beste liburu batzuk: Sagarraren misterioa, 90 minutos en el Reyno, una aventura en tres tiempos, gerezi garaia.

_______________________________________________

El ilustrador Belatz, Mikel Santos, vino a nuestra clase. Estuvo allí para contar las técnicas de dibujo y también las técnicas de los cómics. Nos mostró cómo hacer cómics, cómo dibujar, cuáles son los planos de una viñeta, cómo dibujar animales o personas con medidas.

Luego nos enseñó cómo hacer caras y poner o cambiar expresiones con la boca y las cejas.

Para terminar firmó los libros que habíamos traído y vimos otros libros hechos por él: Sagarraren misterioa, 90 minutos en el Reyno, una aventura en tres tiempos, gerezi garaia.

ESPARTZETARA ATERALDIA

ESPARTZETARA ATERALDIA

2020ko urriaren 20an, arratsaldean, ikastolarekin Espartzetara joan ginen. Espartzeta 1938an ihes egin zuten preso batzuen hil-lekua da eta Ezkaba gotorlekutik hurbil dago. Guda Zibila ematen ari garenez, Ezkaba Gotorlekuari buruz zenbait gauza ikastera joan ginen.

Gelakoekin plaza batean geratu ginen eta bi taldetan banatu ginen: 6.a eta 6.b.

Beste taldea (b taldea) Ezkaba aldera joan ziren mutil batekin eta gu plazaren ondoan geratu ginen beste mutil batekin.

Aurrerago aurkeztu ginen eta azaldu genion zergatik genuen interesa Ezkabari buruz. Mutil hori Ezkabari buruz dakigun guztia esan zigun.

Aurkezpen eta azalpen batzuen ondoren, hezurrak atera zituzten lekua ikustera joan ginen eta bidean oroitzen naiz azaldu zigula emakumeak egunero igotzen zirela presoei janaria eramatera, arropa eramatera…


Berriozarko alde zaharra pasa eta azkenean leku polit batera ailegatu ginen, kolorezko makilak zeuden, harri batzuk eserleku moduan jarrita eta egurrezko banku polit batzuk zeuden esertzeko, instituto ikasle batzuek lekua apaindu zuten.


Dena istoriao batekin hasten da, ihesaldia gertatu zen egunean, lau gizon Frantziara joan beharrean, beste aldera joan ziren, Berriozarrera hain zuzen ere, eta jendeak ikusi zituenean, eskola zaharrean babestu zituztela esan zieten, baina hurrengo egunean fusilatu eta lurperatu zituzten. Egun batean herriko batek esan zuen berak bazekiela non zeuden gorpuak, bere aitak harriak jarri zituelako, eta egun batetik bestera leku hori jendez, hondeatzailez,… bete zen.

Hau guztia ez ahazteko, Espartzeta sortu zuten, eta 2018ren maiatzak 22an inauguratu zuten, ihesaldiaren 80. urteurrenan hain zuzen ere. Txoko polita da eta gainera bertara iristeo bidean, egurrezko eskulturak daude.


OSO ONDO PASA GENUEN !!

KANPAINA ERREFUXIATUEN ALDE

 Aurten LHko 6. mailako ikasleok 36ko gerrari buruz ikasi dugu, ikertu genuen gerra gehiago zeudela munduan eta horregatik, jende askok ihes egiten duela. 

Konturatu ginen, ihes egiten duten pertsona horiek nobaitera joan behar zutela, hau da, errefuxiatu kanpalekuetara. Orduan, errefuxiatuei buruz ikertu genuen, konturatu ginen oso egoera latzetan bizi direla. Orduan, erabaki genuen errefuxiatu kanpaleku bati laguntzea. 

   Gure irakasleak (Maite Ramos) esan zigun bazuela lagun bat boluntario bezala errefuxiatu kanpaleku batean laguntzen zuena. Fermín Artolak (Maiteren laguna) klasera etortzea erabaki zuen bere lana azaltzeko. Esan zigun, Zaporeak elkartean boluntariok lan egiten duela. Zaporeak elkarteak janaria egiten du Lesboseko kanpalekuko errefuxiatuei. Horregatik, erabaki genuen Zaporeak elkartearen alde janari bilketa kanpaina bat egitea.Lesboseko errefuxiatuak egoera latzetan bizi izan behar dutelako; adibidez, beren aurreko kanpalekua (Moira) erre zen, ondorioz, denbora batez errepidetan bizi behar izan zuten. Gainera, haren kanpaleku berrian uholde handi bat egon zen eta dena galdu zuten: arropa,koltxoiak, janaria…

Horretarako, kartelak, kanpartak, bideo bat eta oharrak egin genituen. Azkenean jende askok janaria ekarri zuen.

_______________________________________________

Este año, los alumnos/as de LH 6 hemos aprendido sobre la Guerra Civil Española. Investigamos y nos dimos cuenta de que había más guerras en el mundo, y nos dimos cuenta de que aquella gente que huía tenía que ir a parar a algún sitio, esos lugares son los campamentos de refugiados. 

Entonces investigamos más, y nos dimos cuenta de que los refugiados viven  en muy malas condiciones. Por eso decidimos  ayudar a un campo de refugiados.

Nuestra profesora (Maite) nos dijo que tenía un amigo trabajando como voluntario en un campamento de refugiados. Fermín Artola (el amigo de Maite) decidió venir un día a nuestra clase para explicar el trabajo que hacían. Nos dijo que trabajaba en la asociación Zaporeak como voluntario. La asociación Zaporeak recoge y cocina comida para ayudar a los refugiados en  Lesbos. Por eso, decidimos colaborar con  Zaporeak y organizar una recogida de comida. 

   Además, los refugiados de Lesbos han tenido que pasar por muy malos momentos.Por ejemplo su antiguo campo de refugiados se quemó (Moira),por esto,tuvieron que vivir unos días en la carretera. Además,en su nuevo campamento hubo una gran inundación y perdieron todo: ropa,colchones.comida…

   Para eso,hicimos carteles,pancartas,mensajes y un video. Al final la gente trajo muchísima comida. 

– Jon Elizari, Irune Blanco, Sara Andres eta Enara Ripa –

“Ilargiaren atzetik” antzerkia

Urriaren 7a zen 8:55ean hartu genuen Iruñerako autobusa.Autobusetik jeitsi eta
Alde Zaharrean dagoen Antzerki Eskolara joan ginen.Hasieran pentsatzen genuen antzerkia 36ko gudari buruzkoa izango zela gai hau ikasten ari garelako
baina ez, euskal mitologiari buruzko antzerki bat zen.


Antzerkia hasi zenean bi emakume eta neskatxa bat zeuden. Ezkerreko
emakumea bufanda egiten ari zen eta beste emakumea istorio bat
kontatzen. Ezkerreko emakumeak auzokidek kontatzen zituzten istoriak hari
bihurtzen zituen eta hari honekin matazak,bufandak, jantziak egiten zituen.
Gero agertu ziren bi mamurro jendearen nahiak betetzen Donibaneko suteen
festa zelako. Baina nahi bat ezin zuten bete, hau da,Izarren (neskatxa txikia)
desioa, arreba bat izatea.


Bat-batean Ilargia agertu zen eta halaxe esan zien mamurroei:


-Desira guztiak bete dituzue bat izan ezik.Nik neuk beteko dut nahi hori, lasai
mamurro txikiak.


Izarren ama bufandak banatzera joan zenean , Izar oso triste jarri zen bakarrik
sentitzen zelako.


Ama etxera itzultzean basoan bakarrik zegoen haur bat aurkitu zuen eta
erabaki zuen etxera eramatea.

Amak ume berriari Ilargi deitu zion.Ume honek ezin zuen hitz egin. Hasieran
Ilargi eta Izar oso gaizki moldatzen ziren.


Egun batean,Izarrek mamurroak harrapatzen ditu eta eskatzen die Ilargi etxetik
eramateko.

Izarrek zer egin duen konturatzen denean Ilargiren bila joaten da hari batekin
lotuta badaezpada basoan galtzen bazen.


Hari horrek bere amaren eta beraren istorioa irudikatzen zuen.

Bat-batean Gaueko agertu zen. “Zer ari zara hemen gau erdian” esan zuen
Gauekok. Izarrek Gauekori gertatzen zena kontatu zion. Gauekok esan zion
mamurroak non zeuden esan nahi zuen zerbait eman behar ziola. Izarrek bere historiaren haria eman zion. Mamurroak aurkitu zituenean Ilargi hiltzen saiatzen ari ziren. “Ezzzzzzzzzz” esan zuen Izarrek hori entzutean mamurroak Ilargi hiltzen saiatu ziren baina bat-batean Gauekok agertu zen eta mamurroak
geldiarazi zituen. Etxera itzultzean Ilargik hitz egin ahal zuen. Azkenean Izar eta Ilargi oso ongi moldatzen ziren.

Eskolara oinez itzuli ginen.

_______________________________________________

Era el 7 de octubre de 2020, a las 8:55, cogimos el autobús para ir a Pamplona (Lo Viejo). Bajamos del autobús y fuimos a la Escuela de Teatro que hay en “Lo Viejo”. Al principio pensábamos que el teatro iba a ser sobre la guerra del 36 porque estábamos aprendiendo sobre ese tema, pero no…

Era un teatro sobre la mitología vasca.

Cuando empezó el teatro había dos mujeres y una niña. La mujer de la izquierda estaba haciendo una bufanda y la otra mujer estaba contando una historia. La mujer de la izquierda convertía las historias que contaban los vecinos en hilos, y con ese hilo hacía bufandas, trajes.

Luego aparecieron dos duendecillos cumpliendo los deseos de la gente, ya que eran las fiestas de las hogueras de San Juan. Pero no podían cumplir un deseo. Es decir, el deseo de Izar (la niña del principio), tener una hermana.

De pronto apareció la luna y dijo a los duendecillos:

– Habéis cumplido todos los deseos menos uno. Yo mismo cumpliré ese deseo, tranquilos pequeños duendecillos.

Cuando la madre de Izar (la niña) se fue a repartir bufandas, Izar se puso muy triste porque se sentía sola.

En el camino de vuelta la madre encontró a una niña sola en el bosque y decidió llevársela a casa.

La madre llamó niña Ilargi. Esta niña no podía hablar. Al principio Ilargi y Izar se llevaban muy mal.

Un día, Izar atrapa a los duendecillos y les pide que lleven a Ilargi porque le había roto la muñeca.

Cuando se dio  cuenta de lo que izo Izar va a buscar a Ilargi atada con un hilo por se acaso se perdía en el bosque.

Ese hilo representaba la historia de su madre y de ella.

De pronto apareció Gaueko el dios de la noche. “Qué haces aquí a media noche”, dijo Gaueko. Izar le contó a Gaueko lo que pasaba. Gaueko dijo que tenía que darle algo que decirle dónde estaban los duendecillos. Izar le dio el hilo de su historia. Cuando los encontró, los duendecillos intentaban matar a ilargi. “Ezzzzzzzzz” dijo Izar. Al oír esto los duendecillos intentaron matar a Ilargi cuanto antes, pero de repente apareció la luna y detuvo a los mamurros. Al volver a casa Ilargi podía hablar.

Al final Izar y Ilargi se llevaban muy bien.

Al salir, las profesoras nos dijeron que íbamos a volver a la escuela a pie.

– Jon Elizari –

Konplizitatea jorratzen

Azaroaren 25ean Indarkeriaren aurkako eguna zela eta, 5B taldeko ikasleek pankarta bat sortu zuten “Konplize ditut eta, maite ditut denak” lelopean. Pankarta egiteko, lehenengoz Ereintza taldearen bideoa ikusi genuen. Ondoren, genero indarkeriaren inguruan hitz egin genuen, eta, azkenik, emakume mota desberdinak margotu zituzten ikasleek pankartan jartzeko.

Bigarren fase batean, ikasleek pankarta osatu zuten konplizitatea martxan jarriz, eta aldi berean euskal kantak entzun ziren eta oso gustora kantari aritu ziren. Momentu polita izan zen, ikasleek espontaneoki lelo  honekin bat egin eta talde kooperatibo handi bat sortu baitzuten . Alegia, benetako konplizeak izan ziren.

AKROSPORT 5. mailan / Akrosport en 5º curso

5.mailako ikasleak, azkeneko aste hauetan Akrosport edo gimnasia akrobatikoa kirolean aritu gara. Bertan, akrobata bat bestearen gainean figura desberdinak osatzean datza (giza piramide, dorre edo bestelako egiturak). Hemen dituzue ikusgai ikasitako egitura desberdinen argazkiak, baita taldeka egindako koreografiak. Disfruta itzazue!

El alumnado de 5º curso, durante las últimas semanas hemos estado practicando Akrosport o gimnasia acrobática. En este deporte hemos aprendido a realizar figuras corporales grupales. Aquí teneís algunas de nuestras acrobacias y también las coreografías grupales que hemos hecho. ¡Esperamos que os guste!

GURE ESKOLA, ADONA ELKARTEAREN JADURNALDIETAN / NUESTRA ESCUELA EN LAS JORNADAS DE ADONA

ADONA elkarteak formakuntza jardunaldiak antolatu zituen Elgorriako bainuetxean, urriaren 19an, eta Sanduzelai Eskola bertan parte hartzera gonbidatu zuen.

Aurtengo formakuntza jaurdunaldietan Ikasketa-Zerbitzua zer den erakutsi nahi zien ADONAk  herrietako ordezkariei.Izan ere,haur eta gazte artean egiten den metodologia hori berria da elkarteko kide askorentzat, eta oso baliogarria izan daiteke ADONAren xedea, odol emaileak lortzea, ikastexeetan zabaltzeko. Jardunaldetan hiru gonbidatu izan ziren: Eduardo Fernández, Nafarroako Ikasketa-Zerbitzu Sareko partaidea; Cristina Sanz Conde, Lanbide Heziketako irakaslea; eta Maite Ramos Fernandez, gure eskolako irakaslea.

6. mailako iazko ikasleek egindako bideoa ikusi zuten. Bideo hori ikasleek diseinatutako kanpainaren atal garrantzitsu bat izan zen. Era berean, odol-emaileak lortze aldera, ikasleek auzoko botiketan  beraiek egindako kartelak paratu zituzten; Osasun-etxearen atarian mahai informatibo bat jarri zuten eta kaleetan ikasleek beraiek idatziriko oktabilak banatu zituzten. Orobat, Nafarroako Unibertsitate Publikora ere joan ziren ADONA elkarteari laguntzeko eta irakasletza-ikasleak ere  odol-emaile bihur zitezen.

Eduardo Fernándezek azaldu zuenez, ikasketa-zerbitzu izateko bi alderdi uztartu behar dira: gizarteari zerbitzu egitea eta curriculumaren gaitasunak lantzea. Hain zuzen ere, ADONAko herrietako ordezkariei azaldu zitzaien bezala, ikasketa-proiektu honen bidez zerbitzu bat ez ezik curriculumak eskatzen dituen edukiak eta oinarrizko gaitasun asko ere bereganatu zituzten ikasleek, bestek beste, giza gorputzaren sistemen funtzionamendua, nola zaindu behar duten gorputza ez gaixotzeko, inkestak egiten hala nola jasotako emaitzak grafikoen bidez adierazten eta interpretatzen, eskutitz ofizialak idazten, gidoi bat idazten, lantaldetan aritzen, eta kartelen diseinua egiten.

El pasado 19 de octubre el el balneario de el Elgorriaga se celebraron las jornadas de formación de ADONA y a estas fue invitada la Escuela Sanduzelai.

En las jornadas de formación de este año se explicó que era el Aprendizaje-Servicio a los representates de ADONA de los distintos pueblos de Navarra ya que esta metodología de aprendizaje no era conocida entre ellos. Se quiso explicarles tal metodología para darles a conocer un instrumento  más para extender el objetivo de ADONA, el conseguir donantes de sangre, en los centros escolares.

En dichas jornadas fueron tres los invitados e invitadas: Eduardo Fernández, miembro de la Red de Aprendizaje-Servicio de Navarra; Cristina Sanz Conde, profesora de Formación Profesional y Maite Ramos, profesora de nuestra escuela.

Se les mostró el video que los alumnos de 6º de esta escuela realizaron como culmen de la campaña para conseguir donantes en el barrio.Así mismpo, se les explicó las otras actividades que realizaron: diseñar y colocar carteles por las farmacias del barrio, poner una mesa informativa en la puerta del consultorio médico y repartir octavillas por las calles del barrio.Y no acabó aquí la campaña,fueron hasta la Universidad Pública para ayudar a la asociación ADONA y para convencer a los alumnos y alumnas de Magisterio para que se hicieran donantes de sangre.

Y como explicó Eduardo Fernández a los delegados de ADONA, el aprendizaje servicio  para que sea eso,aprendizaje y servicio,debe aunar servicio a la sociedad y aprendizaje curricular.Así nuestros alumnos y alumnas aprendieron: los sistemas del cuerpo humano; qué hacer para prevenir enfermedades; a realizar encuestas, convertirlas en gráficos y en interpretar dichos datos; a escribir guiones; a escribir cartas formales; a trabajar en equipo; a diseñar carteles…

NAFARROAKO MUSEORA BISITA / VISITA AL MUSEO DE NAVARRA.

Abenduak 19an 6.mailakoak Nafarroako museoa bisitatu genuen, eta han GORPUTZA-ren inguruko jarduera bat egin genuen, antropologa baten azalpenak entzunda. Nafarroan agertu diren hainbat eskeleto ikusi eta behatu genituen, ze garaiakoak ziren aztertuz.

Azalpenak entzun ondoren tailerrean ariketa batzuk egin genituen. Oso interesgarria izan zen, asko ikasi genuen!

Hemen dituzue irudi batzuk.

El pasado 19 de diciembre los alumn@s de 6º fuimos al museo de Navarra y añllí tomamos parte en una actividad relacionada con el CUERPO HUMANO, escuchando las explicaciones de una antropóloga. Estuvimos observando varios esqueletos hallados en excavaciones arqueológicas de Navarra, estudiando de qué época eran.

Después de escuchar las explicaciones fuimos al taller y allí realizamos varios ejercicios. Fue muy interesante, aprendimos un montón de cosas nuevas!

Aquí os mostramos varias imágenes.

ARGAZKIGINTZA TAILERRA / TALLER DE FOTOGRAFÍA

 Gu 5. mailako ikasleak gara eta otsailaren 11an Euskal Unibertsitate Publikoko irakasle bat etorri zen guri argazkigintzaz hitz egitera. Azaldu zigun zer den argazkigintza eta bere historia ere bai.

Geroago,argazkigintza tailerra egin genuen.Honetan kamara estenopeika bat egin eta erabili genuen.

Horrela egin behar da:

-Lehenengo, metalezko kutxa bat beltzez margotu .

-Gero 5 milimetroko zulo bat egin  eta zinta ilunez tapatu . 

– Ondoren kutxetan paper fotografikoa sartu. Hau gela ilun batean,argi gorriarekin

Hau dena egina, jaitsi ginen patiora argazkiak egiteko. Argazkiak egiteko zinta azkar kendu  behar genuen eta 30 -45 segundu itxoin behar genuen, kamara mugitu gabe 

Beranduago, berriro joan ginen gela ilunera. Kutxa ireki genuen papera ateratzeko eta paper hau 3 likidoetatik pasatu genuen . 

Horrela errebelatu genituen guk egindako argazkiak.Hori bai negatiboan atera ziren

Un dÍa vino un profesor de la Universidad del País Vasco para realizar un taller de fotografía. Nos explicó que era la fotografía y también su historia. 

Después de la explicación nos enseñó a hacer una cámara estenopeica.

 Estos son los pasos para hacer una cámara estenopeica:

1. Primero pintas una caja estanca de negro.

2. Después haces un agujero de 0,05mm.

3. Luego en una habitación oscura con luz roja pones dentro de la caja un papel fotográfico y tapas el agujero para que no entre luz y queme la foto.

4. Cuando sepas qué foto hacer,  dejas la cámara quieta con el agujero apuntando hacia lo que  quieres fotografiar.

5. Entonces le quitas lo que tapaba el agujero y esperas, dependiendo de la luz que haya, entre 5s-1h.

6. Cuando pase el tiempo tapas otra vez el agujero.

7. Luego tienes que pasar la foto en una habitación oscura con luces rojas y pasarlo por 4 líquidos químicos.

8. El primer líquido se llama líquido revelador cuando pasas la foto por ahí se revela la imagen, el siguiente líquido es el de paro, ese líquido hace que se pare la foto, el siguiente es el de fijado que hace que se quede la foto fijada en el papel, el siguiente es el agua normal que lava los líquidos.

9. Ahora hay que secarlo con pinzas en un tenderete y cuando se seque ya tienes la foto hecha.

Eso sí la foto saldrá en negativo. 

ARGA GARBIKETA / LIMPIEZA DEL RÍO ARGA

Gu sanduzelaiko  5 .mailako ikasleak gara eta plastikoari buruzko ikasketa proiektua lantzen ari gara.

 Hau jorratzen ari ginenean, enteratu ginen“Alianza por el clima” delako elkartea Argan garbiketa bat antolatzen ari zirela.  Orduan, erabaki genuen elkarte honi laguntzea kartelak eta eskutitzak egiten jendea Arga garbitzera joatera animatzeko.  

  Otsailaren 2an, Sanduzelaiko auzokideekin batera gelako batzuk Arga garbitzera joan ginen.

 Hau dena aurkitu genuen:erosketako karro bat, bi txirrindula, bi patinete, paleak, zapatila, gurpilak, plaztikozko kutxak, saskiak, kuboak, itzaltzaileak, kondoiak, baloiak, hortzorde bat, gomazko tubo luze-luzea, bide seinale bat, zoru-garbigailu baten kuboa, aulki bat, egurrezko oholak, egunkariak, errebistak, katalogoak, gezurrezko hanka bat… aurkitu ziren. 

38 ontzi handi bete zituzten osotara.

IKARAGARRIA!!!!

L@s alumn@s de la escuela Sanduzelai de 5º de primaria estamos trabajando un proyecto  servicio sobre el plástico.

Mientras lo estábamos trabajando los de ALIANZA POR  EL CLIMA organizaron la limpieza del río Arga y decidimos participar con ellos. Les ayudamos a hacer carteles para que participara más gente y también hicimos una carta para que los padres y madres fueran a limpiar  el río Arga.

Cuando llegó el día 2 de febrero mucha  gente del barrio fue a la limpieza del río Arga

y nosotr@s con ell@s.

Encontramos mucha basura y sobre todo se sorprendieron con la cantidad enorme de toallitas. Entre los objetos que encontramos: 2 bicis, 2 patinetes,2 balones,1 pierna de maniquí, un cuchillo ,latas y muchas cosas más.

Llenamos 38 contenedores.

!!!!!!INCREIBLE!!!!!