Konplizitatea jorratzen

Azaroaren 25ean Indarkeriaren aurkako eguna zela eta, 5B taldeko ikasleek pankarta bat sortu zuten “Konplize ditut eta, maite ditut denak” lelopean. Pankarta egiteko, lehenengoz Ereintza taldearen bideoa ikusi genuen. Ondoren, genero indarkeriaren inguruan hitz egin genuen, eta, azkenik, emakume mota desberdinak margotu zituzten ikasleek pankartan jartzeko.

Bigarren fase batean, ikasleek pankarta osatu zuten konplizitatea martxan jarriz, eta aldi berean euskal kantak entzun ziren eta oso gustora kantari aritu ziren. Momentu polita izan zen, ikasleek espontaneoki lelo  honekin bat egin eta talde kooperatibo handi bat sortu baitzuten . Alegia, benetako konplizeak izan ziren.