SANDUZELAI
IKASTETXE PUBLIKOA
Matrikula ezazu auzoan, matrikula ezazu euskaraz
Familia horiek:
Ikastetxe Publikoetan, 2017. urtean jaiotako haurrentzako, 2020/2021 ikasturteko matrikulazio epea heltzear dago (otsailaren 3eik 7ra). Eskuratu bezain laster, eskolako atezaintzan zein webgunean beharrezkoak diren agiriak izanen dituzue.
Hau dela eta, momentu honetan hartu behar duzuen erabakiak, zuen seme/alaben etorkizunerako izango duen garrantziaz oharturik, zuengana jotzen dugu dituzuen zalantzei argibidea eman nahian.
Irakaskuntza EUSKALDUNA (D eredua), PUBLIKOA eta DOAKOA eskaintzen duen Iruñeko “SANDUZELAI” Ikastetxe Publikoa gara eta gure Ikastetxearen ezaugarriak, Hezkuntza Proiektua, ditugun zerbitzuak… eta zuen zalantza guztiak azaldu eta argitzeko asmoz, solasaldi bat antolatu dugu.
Xede horrekin, datorren URTARRILAren 23an, osteguna, arratsaldeko 16:45ean, gure eskolako LIBURUTEGIAN izanen dugun solasaldira gonbidatzen zaituztegu.
Hitzaldia den bitartean haurtzaindegi zerbitzua izanen da.
Ongi izan.
Aurrematrikula egiteko behar duzuen dokumentazioa:
– 3 urteko ikasleentzako:
– Gainerako ikasleentzako:
Utzi erantzuna