Badakizuenez pasa den asteburuan Haur Kantari Txapelketa izan dugu, eta gure eskolako MUSIKAZ BLAI taldea geneukan parte hartzen. Eta nola parte hartu gainera! Primeran pasatzeaz gainera diploma bat eraman zuten!
Uste baino jende gehiago joan zela kontatu digute, egundoko esperientzia dela eta talde gehiago animatu behar direla esan ere.
Etorkizunean eskolako irratian elkarrizketa egingo diete? Txapelketaren inguruko gauza gehiago jakiteko gogoekin geratu gara eta!
Bitartean, hemen dituzue txapelketa eguneko bideoa eta argazki batzuk. Aupa Sanduzelai!
Utzi erantzuna