• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
Sanduzelai I.P.

Sanduzelai I.P.

Sanduzelai euskaraz blai

  • HASIERA
  • IKASTETXEA
    • Informazio Orokorra
    • IDENTITATE ZEINUAK
    • 2024-25 Egutegia
    • Zerbitzuak
      • Jantokia
      • Haurtzaindegia
      • Eskolaz Kanpoko Aktibitateak
    • Familientzako dokumentazioa
    • Bizikidetza
  • ESKOLAKO METODOLOGIA
  • PROIEKTUAK
    • Eskola baratza
    • Skolae
  • 24-25 Matrikulazioa
  • Berriak
  • Euskara
    • Castellano (Gaztelania)

Sanduzelaiko ikastetxe Publikoen festa CIVIVOX-en

24 de urtarrila de 2019 egilea Administración Sanduzelai IP Leave a Comment

Haurrak auzoko eskoletan matrikulatzearen aldeko festak goraino bete du Sanduzelaiko Civivoxa

Sanduzelai auzoko Civivoxeko areto nagusian 200 lagun inguru elkartu ziren ostegunean 2016an jaiotako umeen gurasoak bultzatzeko haurrak auzoko eskola publikoetan matrikulatu ditzaten.

 

Festan datozen egunotan matrikula egin behar duten 21 familiek parte hartu dute. Horien aurrean San Jorge eta Sanduzelai ikastetxeetan irakasleak eta gurasoak agertu dira, eta bertan azaldu dituzte haurrak auzoko eskola publikoetan matrikulatzeak ekartzen dituen abantailak. Umeek 9 urte emanen dituzte zentro horietan.

 

  • Garrantzitsua da lehenengo urteetako heziketa auzoan jasotzea, eguneroko bizitza egiten duten lekutik gertu, César Enciso San Jorge ikastetxeko zuzendariak esan duenez.

 

  • Mundua, ezarian-ezarian: haurrek mundua hurbileko ereduetatik ikasten eta ezagutzen dute. Auzoa dute ikasbide.

 

  • Neurri txikian: auzoko ikastetxeak txikiak dira, eta horrek heziketa-mundurako sarbidea errazten die. Zentro abegikorrak dira, integrazioa bultzatzen dute. Lagunak inguruan izanen dituzte.

 

  • Autonomia: eskolatzearen azkeneko urteetan haurrak bakarrik etor daitezke zentrora, ondoan bizi diren ikaskideekin.

 

  • Desplazamendurik ez. Horrek denbora eta garraiobidea aurrezten ditu, eta, hortaz, kutsadura murriztea ere ekartzen du.

 

  • Auzoan integratuta: auzoko ikastetxe guztiek (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoak) Sarean egiten dute lan, baita Osasun Etxearekin ere.

 

  • Bigarren Hezkuntza auzoan (D ereduko institutu berrian) auzotik urrats bakar batera (La Granja). Nerabezaroa ere auzoan emanen dute.

 

  • Eskola publikoa, doakoa eta kalitatekoa: 40 urteko ibilbidea San Jorge ikastetxearena, eta 30 urtekoa, Sanduzelaik egindakoa.

 

  • Ikasketa-metodologia berriak: proiektuetan eta metodologia kolaboratiboetan oinarritutako ikaskuntza.

 

  • Balioetan haziz: elkarbizitza, berdintasuna, hezkidetza, lankidetza, etab.

 

  • Eleaniztasuna: auzoko ikastetxeetan D, G eta A ereduak eskaintzen dira, gaztelania, euskara eta ingelesa ikasten dute, eta frantsesa ere bai (hautazkoa, San Jorgen, eta eskolaz kanpoko jarduera gisa, Sanduzelain).

 

  • Behar bereziak dituzten ikasleendako arreta.

 

 

Berezitasun gisa esan dezakegu San Jorge ikastetxean lanaldi jarraitua dutela; haurrak jantokian bazkaltzen gera daitezke 15:50ak arte. 15:15etatik aurrera jaso daitezke haurrak, eta gero, irakasleek emandako doako jarduerak dituzte, 16:40ak arte.

 

Sanduzelai ikastetxean nabarmentzekoa da jantokiari lotutako zerbitzu guztiak Guraso Elkarteak kudeatzen dituela. Horretaz gain, eskola txikia da, baina jarduera asko egiten ditu. Horren adibide dugu osteguneko ekitaldian erakutsitakoa: eskolako dantza taldeak, erraldoiek eta musika-instrumentuak jotzen dituzten ikasleek parte hartu zuten.

 

Gertukoa, naturala, konfiantzaz… Zure auzoan! Etorri gurekin

 

Berriak Aurrematrikula,  Civivox

Reader Interactions

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Primary Sidebar

 

 

 

Footer

Azken sarrerak

  • XAMARIKO EGUNA
  • KONPOSTAREN PROIEKTUA
  • ESKOLA OSOKO ATERALDIA ARANZADI PARKERA
  • 1go ZIKLOKO MUNDUKO HERRIALDEEN PROIEKTUA
  • IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA BERRITZEN

Kontakturako datuak

SANDUZELAI
Ikastetxe Publikoa
San Jorge Etorbidea, 30
31012 IRUÑEA

TEL.: 948172579
FAXA: 948268651
cpsanduz@educacion.navarra.es

Copyright © 2025 · Business Pro Theme para Genesis Framework · WordPress · Log in