• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
Sanduzelai I.P.

Sanduzelai I.P.

Sanduzelai euskaraz blai

  • HASIERA
  • IKASTETXEA
    • Informazio Orokorra
    • IDENTITATE ZEINUAK
    • 2023-24 Egutegia
    • Zerbitzuak
      • Jantokia
      • Haurtzaindegia
      • Eskolaz Kanpoko Aktibitateak
    • Familientzako dokumentazioa
    • Bizikidetza
  • ESKOLAKO METODOLOGIA
  • PROIEKTUAK
    • Eskola baratza
    • Skolae
  • Berriak
  • Euskara
    • Castellano (Gaztelania)

IKASTETXEA

Informazio Orokorra

Gure eskola Sanduzelai auzoan dago, ipar-mendebaldean kokatua dagoen Iruñako auzoan, gaztelaniaz San Jorge izenekoa.  Eraikina Arga ibaia eta tren geltokiaren artean kokatua dago.

Auzoak, lehen eraikinak 1960ko hamarkadan altxatu zirenetik gaur egunera arte aldaketa sakona izan du, bai fisikoki, baita bere biztanleriaren aniztasunean ere. Pixkanaka-pixkanaka, auzoko egituretan aldaketak ari dira egiten eta, aldi berean, biztanleria gero eta anitzago izaten ari da.

Eskolaren bilakaera:

1987/88. ikasturtean eman zituen SANDUZELAI IKASTEXE PUBLIKOAK bere lehenengo urratsak.

SANDUZELAI ikastetxe publiko bat da, ez bakarrik bere jabegoarengatik, nahiz eta hau ezinbestekoa izan,  baizik eta eskola publikoaren balioak konpartitzen ditugulako eta hezkuntza zerbitzu publiko gisa ulertzen dugulako.

Heziketa pertsonalizatua eskaintzen dugu 3 eta 12 urte bitarteko D ereduan: Hizkuntzen eredua. Eleaniztasuneko hezkuntza: hiru hizkuntza ikasteko aukera (euskara, gaztelania eta ingelesa).
Ikasleek Sanduzelai ikastetxean bere ikasketak amaitutakoan, Iparralde Institutuan auzoko ikasketak jarraitzeko aukera dute.

Gaur egun (2023-24) 154 ​​ikasle dauzkagu eskolan, bi etapatan, haur eta lehen Hezkuntzan. Irakasleen aldetik, 22 irakaslek osatzen dute klaustroa, ikasleen gaitasunen garapena sustatzeko metodologia egokienetan trebatutak. Metodologia berrietan oso murgilduta gaude azken urteotan; zirkulazio librea haur hezkuntzan, ikasketa kooperatiboa eta proiektuen bidezko ikaskuntza lehen hezkuntzan eta bestelako jarduerak, hala nola, tutore-irakurle edo tertulia dialogia

Eskolan proiektu ezberdinak eramaten ditugu aurrera  (Eskola baratza, garapen emozional eta afektiboa, Blaitxo, Hezigarri, Skolae…), ikasleen osaketa integrala laguntzen dutenak.

Halaber, zerbitzu osagarri desberdinak eskaintzen dira (jantokiak, haurtzaindegi zerbitzua, eskolaz kanpoko jarduerak…) familiako konziliazioaren alde egiten dutenak.

 

Ordutegia (23-24 ikasturtean)

Irailan: 9.00tatik 13.00tara 

Urritik-ekainera: 9:00tatik 12:50 eta 14:50 etatik 16:30tara arte

 

Primary Sidebar

 

 

 

Footer

Azken sarrerak

  • KONPOSTAREN PROIEKTUA
  • ESKOLA OSOKO ATERALDIA ARANZADI PARKERA
  • 1go ZIKLOKO MUNDUKO HERRIALDEEN PROIEKTUA
  • IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA BERRITZEN
  • LIBURUAREN ASTEA

Kontakturako datuak

SANDUZELAI
Ikastetxe Publikoa
Sanduzelai Etorbidea, 30
31012 IRUÑEA

TEL.: 948172579
FAXA: 948268651
cpsanduz@educacion.navarra.es

Copyright © 2023 · Business Pro Theme para Genesis Framework · WordPress · Log in