• Nabigazioko menu nagusira joan
  • Skip to main content
  • Alboko barra nagusira joan
  • Orri-oinera joan
Sanduzelai I.P.

Sanduzelai I.P.

Sanduzelai euskaraz blai

  • Hasiera
  • Ikastetxea
    • Informazio orokorra
    • Egutegia 2021-22
    • Zerbitzuak
      • Jantokia
      • Haurtzaindegia
      • Eskolaz kanpoko jarduerak
    • Familientzako dokumentazioa
    • Eskolako instalazioak
    • Bizikidetza
  • Metodologia aktiboak
    • Agurra eta erlaxazioa
    • Tertulia dialogikoa
    • Ikasketa koperatiboa
    • Tutore-irakurle
    • Innovamat
  • Proiektuak
    • Sanduzelai irratia
    • Eskola baratza
    • Euskaraz Mintza
    • Blaitxo programa
    • Hezigarri programa
    • Skolae
  • Berriak
  • Blogak
    • Haur Hezkuntza
    • 1. zikloa
    • 2. zikloa
    • 3, zikloa
  • Kontaktua
  • Euskara
    • Castellano

Eskola baratza

Gaur egun, gizarte industrial eta aurreratu batean bizi gara, eta abiatuak gara zerbitzuetako gizartea izanen den baterantz. Bilakaera horrek, poliki-poliki, desagertzera bultzatu ditu orain dela gutxi arte hala aldirietan nola herrietan egoten ziren baratzeak; poliki-poliki, ekarri du kontsumitzaileek ekoizpen-prozesuak ezagutu gabe gelditzea, edo nekazaritzako produktuak baloratzea. Finean, bilakaera horrek berekin ekarri du nekazaritzaren eta jakien inguruko kultura galtzea.

Hori dela eta, Eskola-baratzea tresna interesgarria deritzogu gai horiek guztiak jorratzeko norberaren bizipenak eta erantzukizuna abiapuntu gisa hartuta.

Iruñeko Udaleko Hiri Ekologiko zerbitzuarekin batera “Eskolako baratze ekodidaktikoa: esperientziak, ezagutzak eta balioak partekatu eta bizitzeko abiapuntua” izeneko proiektua martxan daukagu.

Proiektu honen xede nagusia da baratze bat sortzea, non hezkuntza komunitateko eragile guztiek hartuko baitute parte (ikasleak, familiak, irakasleak, ikastetxeko langileak…), eta aldi berean, eskola-baratzea ikasgela bihurtzea, hau da, gizarte, zientzia, arte, teknologia, gastronomia, kultura eta abarrei buruzko ezagutzak bereganatzeko gunea, eta, baita ere, esperientziak eta balio etikoak, giza balioak, ingurumenekoak, balio osasungarriak eta abar partekatzekoa.

Proiektu honen bidez, honako helburu hauek erdietsi nahi ditugu:

  • Haurren interesa piztea gertuko inguruarekiko, ingurumena aintzat hartu eta zaintzen ikas dezaten.
  • Ikastea elikagaiak nondik datozen eta nola lantzen diren, esperientziaren bidez.
  • Ezagutzea elikatzeko erabiltzen ditugun landareen ezaugarriak.
  • Ikasleak kontzientziatzea baliabide naturalak modu arduratsu eta jasangarrian erabili beharraz.
  • “Ezagutza enpirikoak” aintzat hartzea, halakoak ezen landa-ingurunean belaunaldiz belaunaldi pasa diren, eta baloratzea ezagutza horien transmisioan emakumeek izan duten papera.
  • Ingurunea errespetatzen duten elikadura eta kontsumo-ohitura arduratsuak sustatzea.
  • Ikasleak landa-ingurunera hurbiltzea, bereziki, ikasleengandik gertuen dauden horietara.
  • Talde-lana bultzatzea.
  • Lurra lantzeaz eta lurrak eskaintzen dituen fruituez gozatzea, inguru naturalera hurbiltzeko saio gisa.
  • Naturaren erritmoak ulertzea.

Aldi berean Jasangarritasun Eskolen Nafarroako Sareko kideak gara.

Alboko barra nagusia

Bilatu

Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

 

 

 

Footer

Azken sarrerak

  • Ikasleen asanbladak patioan
  • Liburuaren eguna 2022
  • Ikasle guztiak azkenik elkarrekin!
  • Arga ibaiaren garbiketa pasa den igandean
  • ERASO MATXISTEI STOP!

Kontakturako datuak

SANDUZELAI
Ikastetxe Publikoa
Sanduzelai etorb, 30
31012 IRUÑEA

TEL.:948172579
FAXA:948268651
cpsanduz@educacion.navarra.es

Copyright © 2022 · Business Pro Theme para Genesis Framework · WordPress · Hasi saioa