Pasa den igandean, urtarrilak 23, Sanduzelai eskolako ikasleek Arga ibaiaren garbiketan parte hartu zuten. Hona hemen beraiek idatzitakoa:
Arga ibaiaren garbiketa:
Urtarrilaren 23an 385 boluntario elkartu ginen Arga ibaia garbitzeko. Boluntario horien artean adin guztietako jendea egon zen. Gu, (6. mailako ikasle batzuk) jende horien artean egon ginen.
Argan zabor asko zegoen, uholdeengatik eta gizakiok botatzen dugunagatik, horregatik, 49 edukiontziak bete genituen. Zabor horien artean, neumatikoak, metalezko txapak, hesiak, egurrak eta plastiko asko aurkitu genituen.
6. mailako parte hartzaileak/egileak: Lucia Miranda, Naiara Gorriz, Oier Aleman, Ekaitz Aleman, Adei Azkona eta Mikel Tapia.
Plastiko ugari daude, tamaino guztietakoak, bizikletak, erosketarako karroak eta abar. Beharrezkoa zen ibaia garbitzea.
Ainhoa says
Lan izugarri polita! ZORIONAK!!