Oporrak heldu direla eta lehenengo eta bigarren mailako ikasleak Sanduzelaiko familia osatzeko zuhaitz bat egin dugu. Bertan eskola osatzen dugun kide guztiak isladatzen dira: ikasleak, irakasleak, familiak, jantokiko langileak, atezainak, eskolaz kanpoko jardueren begiraleak, garbitzaileak…
Pinua, kartoizko kutxen bidez sortua dago eta kutxa horietako bakoitzak argazkia eta mezu garrantzitsu bat du. Eta kutxaren barruan egilea/ak haientzat garrantzitsua den objektu edo mezu bat sartu du. Oporretatik bueltan 1. zikloko ikasleak barruan dagoena ikusi ahal izango dugu.
Eskerrik asko honetan parte hartu duzuen guztioi eta URTE BERRI ON bat opa dizuegu.
Utzi erantzuna