• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
Sanduzelai I.P.

Sanduzelai I.P.

Sanduzelai euskaraz blai

  • HASIERA
  • IKASTETXEA
    • Informazio Orokorra
    • IDENTITATE ZEINUAK
    • 2024-25 Egutegia
    • Zerbitzuak
      • Jantokia
      • Haurtzaindegia
      • Eskolaz Kanpoko Aktibitateak
    • Familientzako dokumentazioa
    • Bizikidetza
  • ESKOLAKO METODOLOGIA
  • PROIEKTUAK
    • Eskola baratza
    • Skolae
  • 24-25 Matrikulazioa
  • Berriak
  • Euskara
    • Castellano (Gaztelania)

Zerbitzuak

Jantokia

Zerbitzu hau GURASO ELKARTEAk bakarrik kudeatzen du. Horrela zerbitzuaren langile guztiak GURASO ELKARTEAk kontratatzen ditu. Honela, zerbitzuaren kalitatea bermatzen da.

Lortu nahi ditugun helburuen artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Haurrentzat Nutrizio-ekarpen egokia bermatzen duten menuen diseinuak adin hauetarako.
  • Azkenaldian sortu diren egoera sozial berrietara egokitutako menuen berrantolaketa, dieta berezi batzuen lerroa jarraituz.
  • Haurren hezkuntza-prozesuan lagundu, elikadura-ohitura osasuntsuak sustatuz.
  • Zerbitzu-eskaintzaren hobekuntza politikari esker, zentroetako behar berriei erantzuteko moduak aztertzen ditugu: Monitore zerbitzuak, aisialdi jarduerak, etab.
  • Zuntz eta bitamina beharrezkoak dituzten lekari, barazki eta fruten kontsumoa sustatu.
  • Koipekiak eta azukreak gutxiagotu.
  • Eguneroko jarduerak burutzeko burdin eta kaltzio nahikoak jaten dituztela bermatu (haragi gorri eta esneki).

Kuotak

HILABETERO: 138€

EGUNA: 10€

Jantokiko janaria, MILIKATU enpresarekin kontratatua daukagu.

 

Haurtzaindegia

Haurtzaindegi zerbitzua eskolako GURASO ELKARTEAk bakarrik kudeatzen du.

Astelehenetik ostirala arte eskeintzen den zerbitzua da, Guraso Elkarteko bazkideen lanbide-kontziliazioan laguntzeko. Bertan, haurrak lasaitasunez eta modu ludiko batean egunari harrera egitea da gure helburua. Haurtzaindegi-gela txokoetan banatuta dago (literatura, plastika, jolasa eta psikomotrizitatea) eta asteko egunaren arabera txoko batean edo bestean aritzen dira.

Goizeko 7.45tan hasten da eta 9.00tan bukatu.

Kuotak

HILABETERO: 30€

EGUNA: 6€

 

Eskolaz kanpoko jarduerak

Eskolaz kanpoko jarduerak astelehenetik ostiralera egiten dira jantoki orduan (13:45-14:45) eta eskolako GURASO ELKARTEAK antolatzen ditu.

Sanduzelaiko Guraso Elkartearentzat eskolaz kanpoko jardueren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da. Ikasleen arteko harremanak euskaraz izan daitezela eta eguneroko euskararen erabilera ekintza ludikoen bitartez sustatzen da.

Laburbilduz, hezkuntza arlo desberdinen bidez sustatu nahi dugu: hizkuntzaren aberastasunean, osasuna landuz kirolaren bitartez eta berdintasun eta laguntasunean oinarritutako hezkuntza balioak sustatuz.

Euskal dantzak:Beheko informatika gelan Irristaketa:Patioan
Kitarra:Musika gelanIngelera:2. zikloko tailerrean
Zientziarekin saltsan:LaborategianZirko:Psokomotrizitate gelan

Primary Sidebar

 

 

 

Footer

Azken sarrerak

  • XAMARIKO EGUNA
  • KONPOSTAREN PROIEKTUA
  • ESKOLA OSOKO ATERALDIA ARANZADI PARKERA
  • 1go ZIKLOKO MUNDUKO HERRIALDEEN PROIEKTUA
  • IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA BERRITZEN

Kontakturako datuak

SANDUZELAI
Ikastetxe Publikoa
San Jorge Etorbidea, 30
31012 IRUÑEA

TEL.: 948172579
FAXA: 948268651
cpsanduz@educacion.navarra.es

Copyright © 2025 · Business Pro Theme para Genesis Framework · WordPress · Log in