Dakizuenez, gure eskolan plastikozko tapoiak botatzeko kontenedore berezia izan dugu azkeneko kurtsoetan, baina iaz zerbitzua eten ziguten eta berriro berrabiarazteko arazoak izan ditugu. Azkenean, Seur Fundazioaren "Bizitza batetarako tapoiak" ekimenaren bidez, tapoien bilketa martxan dugu.
Eraso matxisten kontrako nazioarteko eguna
Atzo, Azaroak 25ean, eraso matxisten kontrako nazioarteko eguna ospatu zen. Ikasleek gaia landu eta gero, mezua zabaltzen parte hartu nahi izan genuen, argazki-bideo batekin. Bideoaz gozatu eta mezua zabaldu! Eraso sexistearik ez!!
SANDUZELAI UMETXEAREN ALDE!
Dakizuen bezala Udalak Iruñeako haurtzandegi publikoen sistema aldatzen ari da, eta hartutako neurrien artean gure Sanduzelai auzoko Umetxea ixtea dago. Horrenbeste urtez auzoa eraikiz, ezinbesteko zerbitzua eskaini digu, guretzat gainera garrantzi pertsonala dauka Umetxeak, gure ikasle asko han
LORATEGI BERTIKALA
DENON ARTEAN EGIN DUGU Pasa den urtean, ikastetxeko Familien Baratza Lan Taldea hainbat egunetan pale batzuk lixatzen eta barnizatzen aritu ziren. Konfinamendua iritsi zenean dena bukatu gabe gelditu zen, baina ikasturte honen hasieran atezainen laguntzarekin (mila esker Belen) lortu dugu. Eta
2020-21 IKASTURTERAKO LIBURUEN ZERRENDA
Hemen dituzue datorren kurtsorako erosi behar dituzuen liburuen zerrenda: (5.mailako Matematikan, aktibitate liburua dagoela ikusiko duzue, baina ez testu liburua. Lasai egon, ez da akats bat, testu liburua Doakotasun Programan sartua bait dago, eta eskolak erosiko du ikasle bakoitzarentzat ale
2020-21 EGUTEGIA
Dagoeneko datorren kurtsorako aprobatu edgin da, hemen duzue ikusgai:
ESKOLAKO KOMUNA BERRIAK PERIODIKOAN!
Dakizuenez, eskolan konfinamendua komunak berritzeko aprobetxatu dugu. Horren ondo geratu dira periodikoetan agertu garela! Ea gutxi barru eskolara bueltatu zaitezketen komuna berriak ikusteko. Bitartean, hemen dituzue
HAUR KANTARI TXAPELKETA
Badakizuenez pasa den asteburuan Haur Kantari Txapelketa izan dugu, eta gure eskolako MUSIKAZ BLAI taldea geneukan parte hartzen. Eta nola parte hartu gainera! Primeran pasatzeaz gainera diploma bat eraman zuten! Uste baino jende gehiago joan zela kontatu digute, egundoko esperientzia dela eta