• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer
Sanduzelai I. P.

Sanduzelai I. P.

Sanduzelai euskaraz blai!

  • Inicio
  • El centro
    • Información general
    • Calendario 2022-23
    • Servicios
      • Comedor
      • Guardería
      • Actividades extraescolares
    • Documentación para las familias
    • Instalaciones de la escuela
    • Convivencia
  • Metodologías activas
    • Saludo y relajación
    • Tertulia dialógica
    • Aprendizaje coperativo
    • Tutor(a)-lector(a)
    • Innovamat
  • Proyectos
    • Radio Sanduzelai
    • Nuestro huerto
    • Euskaraz Mintza
    • Programa Blaitxo
    • Proeducar
    • Skolae
  • Noticias
  • Blogs
    • Infantil
    • 1. ciclo
    • 2. ciclo
    • 3. ciclo
  • Contacto
  • Castellano
    • Euskara

El centro

Informazio Orokorra

Gure eskola Sanduzelai auzoan dago, ipar-mendebaldean kokatua dagoen Iruñako auzoan, gaztelaniaz San Jorge izenekoa.  Eraikina Arga ibaia eta tren geltokiaren artean kokatua dago.

Auzoak, lehen eraikinak 1960ko hamarkadan altxatu zirenetik gaur egunera arte aldaketa sakona izan du, bai fisikoki, baita bere biztanleriaren aniztasunean ere. Pixkanaka-pixkanaka, auzoko egituretan aldaketak ari dira egiten eta, aldi berean, biztanleria gero eta anitzago izaten ari da.

Eskolaren bilakaera:

1987/88. ikasturtean eman zituen SANDUZELAI IKASTEXE PUBLIKOAK bere lehenengo urratsak.

SANDUZELAI ikastetxe publiko bat da, ez bakarrik bere jabegoarengatik, nahiz eta hau ezinbestekoa izan,  baizik eta eskola publikoaren balioak konpartitzen ditugulako eta hezkuntza zerbitzu publiko gisa ulertzen dugulako.

Heziketa pertsonalizatua eskaintzen dugu 3 eta 12 urte bitarteko D ereduan: Hizkuntzen eredua. Eleaniztasuneko hezkuntza: hiru hizkuntza ikasteko aukera (euskara, gaztelania eta ingelesa).
Ikasleek Sanduzelai ikastetxean bere ikasketak amaitutakoan, Iparralde Institutuan auzoko ikasketak jarraitzeko aukera dute.

Gaur egun (2022-23) 165 ​​ikasle dauzkagu eskolan, bi etapatan, haur eta lehen Hezkuntzan. Irakasleen aldetik, 20 irakaslek osatzen dute klaustroa, ikasleen gaitasunen garapena sustatzeko metodologia egokienetan trebatutak. Metodologia berrietan oso murgilduta gaude azken urteotan; zirkulazio librea haur hezkuntzan, ikasketa kooperatiboa eta proiektuen bidezko ikaskuntza lehen hezkuntzan eta bestelako jarduerak, hala nola, tutore-irakurle edo tertulia dialogia

Eskolan proiektu ezberdinak eramaten ditugu aurrera  (Eskola baratza, garapen emozional eta afektiboa, Blaitxo, Hezigarri, Skolae…), ikasleen osaketa integrala laguntzen dutenak.

Halaber, zerbitzu osagarri desberdinak eskaintzen dira (jantokiak, haurtzaindegi zerbitzua, eskolaz kanpoko jarduerak…) familiako konziliazioaren alde egiten dutenak.

Helburuak

  • Euskara eta euskal kultura ardatza izanik ikasle euskaldunak eta eleanitzak haztea. Gure kultura osatzen duten bereizgarritasun guztiak era kritikoan baloratzea eta hauetaz gozatzea.
  • Ikastetxe inklusiboa izatea:
    • Ikastetxeko familia guztien hizkuntza eta kultura aintzat hartzea eta guztien ezagutza bermatzea.
    • Gure ikastetxeko hezkuntza komunitate osoaren partaidetza handiagotzea, ekarpen eta iritzi guztiak bere egiten dituen ikastetxea izanik.
    • Praktika inklusiboak garatzea. Hezkuntza publikoa, profesionala eta demokratikoa eskaintzea, ikasle guztien gaitasunen garapenean laguntzeko.
    • Hezkidetza naturaltasunez bizitzea eta berdintasuna oinarri duen ikastetxea eraikitzea.
  • Ikastetxe berritzailea sortzea, irakasleen etengabeko prestakuntza integrala bultzatuz eta metodologia teknika berrietara nahiz inguruan dugun gizarte errealitatera egokituz.
  • Kalitatezko irakaskuntza bat lortzea. Gizartean txertatzeko pertsona konpetenteak eta autonomoak heztea.
  • Gure gizartean hain garrantzitsuak diren baloreak (inklusibotasuna, ekitatea, errespetua, bizikidetza, elkartasuna, tolerantzia, begirunea, askatasuna, justizia, erantzukizuna, partaidetza, normalizazioa…) garatzea.

Ordutegia (22-23 ikasturtean)

Irailan: 9.00tatik 14.00tara 

Urritik-ekainera: 9:00tatik 12:50ra eta 14:50tatik-16:30tara 

 

Zerbitzuen gutuna

Hezkuntza eskaintza

KALITATEZKO HEZKUNTZA DOHAINIK:

  • D eredua, hots, arlo guztiak emateko eta barne bizitzarako hizkuntza euskara da (murgiltze prozesua barne).
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasketak (3–12 urte bitarte).
  • Euskara hizkuntza murgiltze prozesuaren bidez lehenengo egunetik
  • Ingelesa Haur Hezkuntzako bigarren mailatik aitzina.
  • Gaztelaniako arloa Lehen Hezkuntzan.
  • Aniztasunarekiko ardura, erantzunkizuna eta hezkidetza.

OINARRIZKO ZERBITZUAK:

  • Hezkuntzarako Laguntza Unitatea.
  • Orientazioa
  • Logopedia
  • Pedagogia Terapeutika
  • Jantokia, eskola-egun guztietan.
  • Haurtzaindegia, goizeko 7:45etatik aitzina.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak
  • Jarduera osagarriak (English week, aste txuria, kanpaldiak…)
  • Idazkaritza: matrikulazioak, bekak, ziurtagiriak …
  • Tutoreen banakako arreta ikasleei eta familiei

PLANAK ETA PROIEKTUAK:

  • Inguruarekiko konpromisoa: kontsumoa gutxitzeko plana, mankomunitateko ekintzak, osasun proiektuak, partaidetza, auzoko elkarteekin elkarlana.
  • Talde kooperatiboak
  • Tutore-irakurle jarduerak
  • Euskara Batzordea eta lantaldea: BLAITXO proiektua.
  • HEZIGARRI proiektua
  • Liburutegi proiektua
  • Aniztasun plana: laguntzak, bikoizketak eta bakarkako eta taldekako indartze saioak.
  • Bizikidetza plana
  • Eskolako baratza
  • Bertsolaritza.

INSTALAZIOAK:

  • Liburutegia.
  • Informatika gelak.
  • Kirol guneak: patioa, polikiroldegia, haur parkea.
  • Psikomotrizitate gelak.
  • Bikoizketarako gelak.
  • Musika gela.
  • ADE-ak (arbel digital elkarreragileak) LH gela guztietan. HHn 2
  • Laguntza eta logopedia gelak
  • HHrako psikomotrizitate gela.
  • Baratza
  • Familientzako gela
  • Sarbide egokituak eta igogailua mugikortasun gutxiko pertsonentzat
  • Kanpoko eta barruko megafonia sistema
  • Jantokia

Primary Sidebar

Buscar

 

Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

 

 

 

Footer

Azken sarrerak

  • 8 DE MARZO, DIA INTERNACIONAL DE LA MUJER
  • ENE KANTAK
  • LA FAMILIA DE SANDUZELAI
  • EUSKARALDIA
  • ¡SANDUZELAI SE VA DE CAMPAMENTO!

Datos de contacto

Colegio Público
SANDUZELAI
Avenida San Jorge, 30
31012 PAMPLONA

TEL.: 948172579
FAX.: 948268651
cpsanduz@educacion.navarra.es

Copyright © 2023 · Business Pro Theme para Genesis Framework · WordPress · Log in