Azken aste hauetan Gorputz Heziketan saskibaloiaren oinarizko arauak ikasten aritu gara.
Gaiarekin bukatzeko, Alvaroren laguntza izan dugu. Bera saskibaloi entrenatzailea da .
Asko gozatu eta ikasi dugu berarekin.
Eskerrik asko Alvaro!!!
Azken aste hauetan Gorputz Heziketan saskibaloiaren oinarizko arauak ikasten aritu gara.
Gaiarekin bukatzeko, Alvaroren laguntza izan dugu. Bera saskibaloi entrenatzailea da .
Asko gozatu eta ikasi dugu berarekin.
Eskerrik asko Alvaro!!!
Hiruhileko honetan 2.zikloko ikasleak zientzialari bihurtu gara, astronomoak, meteorologoak, biologoak eta geologoa izan gara.
Talde bakoitzak gai baten inguruan egin dugu ikerketa eta ondoren beste taldeei aurkitutako informazioa azaldu diegu.
Eskolan ere laborategia eta sukaldea dugu eta gela hauetan esperimentu ezberdinak egin ditugu.
Proiektu hau pila bat gustatu zaigu eta amaiera on bat emateko datorren osteguna 19an eskolan esperimentuen erakusketa prestatuko dugu gurasoentzat.
Eta sukaldean nahasketak, disoluzioak,eta abar ikasi genituen.
Eta bizkotxoa, zukuak, gelatina… egin genuen.
Primeran pasa genuen!!!
Zientzia museoa bisita
Hiruhilekoa bukatzeko eta gure proiektuari amaiera emateko Donostiako zientzi museora joan ginen abenduaren 4ean.
Bertan zientzia esperimentu pila ikusi ahal izan genituen eta begiraleekin tailer ezberdinak egin genituen;
Ba al zenekien plastilinak flotatzen duela?
Bai bai ematen diogun formaren arabera hondoratu edo flotatuko du.
Bisita bukatu eta gero, parkera joateko aukera izan genuen.