Hiruhileko honetan 2.zikloko ikasleak zientzialari bihurtu gara, astronomoak, meteorologoak, biologoak eta geologoa izan gara.
Talde bakoitzak gai baten inguruan egin dugu ikerketa eta ondoren beste taldeei aurkitutako informazioa azaldu diegu.
Eskolan ere laborategia eta sukaldea dugu eta gela hauetan esperimentu ezberdinak egin ditugu.
Proiektu hau pila bat gustatu zaigu eta amaiera on bat emateko datorren osteguna 19an eskolan esperimentuen erakusketa prestatuko dugu gurasoentzat.
Eta sukaldean nahasketak, disoluzioak,eta abar ikasi genituen.
Eta bizkotxoa, zukuak, gelatina… egin genuen.
Primeran pasa genuen!!!