TALDE ELKARRERAGILEAK

Aurten ere hasi gara, gaztelaniako saioetan, talde elkarreragileekin. 

Zer dira talde elkarreragileak? ikaskuntza eta bizikidetza hobetzeari dagokionez,  ikasgela antolatzeko modua da. 

Hauen bidez, biderkatu eta dibertsifikatu egiten dira interakzioak, eta, aldi berean, handitu egiten da benetako lan-denbora. Ikasleen antolakuntza inklusiboa izatea dute ezaugarri, irakasle arduradunaz gain, pertsona heldu gehiagoren laguntza izaterakoan.

Gelako ikasleak 4 taldetan banatu eta guraso baten laguntzaz, irakasleak prestatutako jarduera egiten dugu 20 minutuz. Denbora bukatutakoan taldez aldatu eta jarduera eta guraso berri batekin lanean jarraitzen dugu.

Un año más hemos comenzado, en sesiones de castellano, con los grupos interactivos. ¿Qué son los grupos interactivos? Es la forma de organizar el aula para mejorar el aprendizaje y la convivencia. Con ellas se multiplican y diversifican las interacciones, al tiempo que aumenta el tiempo real de trabajo. Se caracterizan por una organización inclusiva del alumnado, además del profesorado responsable, cuenta con el apoyo de un mayor número de personas adultas.

Dividimos a los/as alumnos/as de clase en 4 grupos y con la ayuda de un progenitor realizamos la actividad preparada por el profesor durante 20 minutos. Al final del tiempo cambiamos de grupo y seguimos trabajando con una nueva actividad y un nuevo progenitor.

ESKOLAKO ZIENTZIALARIAK

Hiruhileko honetan 2.zikloko ikasleak zientzialari bihurtu gara, astronomoak, meteorologoak, biologoak eta geologoa izan gara.

Talde bakoitzak gai baten inguruan egin dugu ikerketa eta ondoren beste taldeei aurkitutako informazioa azaldu diegu.

Eskolan ere laborategia eta sukaldea dugu eta gela hauetan esperimentu ezberdinak egin ditugu.

Proiektu hau pila bat gustatu zaigu eta amaiera on bat emateko datorren osteguna 19an eskolan esperimentuen erakusketa prestatuko dugu gurasoentzat.

Eta sukaldean nahasketak, disoluzioak,eta abar ikasi genituen.

Eta bizkotxoa, zukuak, gelatina… egin genuen.

Primeran pasa genuen!!!

Eureka!!!!!

Zientzia museoa bisita

Hiruhilekoa bukatzeko eta gure proiektuari amaiera emateko Donostiako zientzi museora joan ginen abenduaren 4ean.

Bertan zientzia esperimentu pila ikusi ahal izan genituen eta begiraleekin tailer ezberdinak egin genituen;

Ba al zenekien plastilinak flotatzen duela?

Bai bai ematen diogun formaren arabera hondoratu edo flotatuko du.

Bisita bukatu eta gero, parkera joateko aukera izan genuen.

Hondarribiko kanpaldia

 3. eta 4. mailako ikasleek ikasturtea hasi bezain pronto kanpaldira joatea erabaki zuten. Oporretan oso ongi egon zirelako, baina lagunekin opor txiki batzuk disfrutatu nahi zituztelako.Gauzak horrela lehenengo proiektua kanpaldia antolatzea izan zen.3. mailakoek kanpaldira antolatzearen ardura hartu zuten eta 4. mailakoak kanpaldira joango ginen lekuaren informazioa biltzen arituko ziren.Azkenik, gurasoei egindako lan guztia aurkeztea erabaki genuen.Proeiktu honetan hizkuntza gaitasuna (azalpenak eta testuak prestatzen), matematika gaitasuna (matematika kontzeptuak ulertzen eta erabiltzen ikasten), gaitasun digitala (informazioa biltzeko eta aurkezpena prestatzeko) eta kultur gaitasuna eta adierazpen gaitasuna (aurkezpeneko kanta diseinatzen) garatu genituen.


L@s de 3ª se hicieron cargo de la organización de la acampada y l@s de 4ª se dedicarían a recoger información del lugar al que íbamos a ir.
Finalmente, decidimos presentar a las familias todo el trabajo realizado.
En este proyecto desarrollamos la competencia lingüística (preparación de explicaciones y textos), la competencia matemática (comprensión y manejo de conceptos matemáticos), la competencia digital (recogida de información y preparación de la presentación) y la competencia cultural y expresiva (diseño de la canción de presentación).

ZUBIAK

Gure gelan Arga ibaiari buruz egin dugun lan guztiaren zati bat zubiak izan dira.Zubien informazioa bilatzeaz gain zubien maketak egin ditugu. 


Iparralde institutuko 1.mailakoek ere zubiak egiten dituzte eta bertara joatea proposatu ziguten,  egiten duten txapelketa ikustera.DBHko ikasleek teknologiako ikasgaian ingenieritza lanetan aritzen dira eta haien zubiek baldintza batzuk bete behar dituzte, txapelketan pisu gehiena jasaten duen zubiak irabazten du.
Oso interesgarria izan zen.


Parte de todo el trabajo que hemos hecho en nuestra clase sobre el río Arga, han sido puentes. Además de buscar la información de los puentes hemos realizado maquetas de los mismos.


Los de 1º del instituto Iparralde también hacen puentes y nos propusieron ir a ver el campeonato que hacen.Los alumnos de 1ª de la ESO se dedican a la ingeniería en la asignatura de tecnología y sus puentes deben cumplir una serie de requisitos, en el concurso gana el puente que soporta el peso.
Fue muy interesante.