TUTORE IRAKURLEA / TUTORES LECTORES

2. hiruhilekoan zehar 5.mailako ikasleak gurera etortzen dira bikoteka irakurtzen programa aurrera eramateko.
Astean zehar 5.mailakoek ulermen testu bat prestatzen dute etxean eta gelan, ostirala goizean gelara etorri eta 3.mailakoei testua lantzen laguntzen digute. Modu honetara irakurketaren ulermena modu atseginago batean lantzen dugu.

A lo largo del 2º cuatrimestre, los alumnos y alumnas de 5º curso han participado en el programa de lectura por parejas.

A lo largo de la semana preparan un texto en casa y en clase, y el viernes por la mañana vienen a clase y ayudan a las alumnas y alumnos de tercero a trabajarlo. Esto nos permite trabajar la comprensión lectora con mayor motivación.

EROSKETAK EGITERA GOAZ!!!!!! / ¡¡¡NOS VAMOS A LA COMPRA!!!

2. zikloko ikasleak eskolan dugun supermerkatura erosketak egitera joaten gara. Erosi, batu, biderkatu, dirua zenbatu, beharrezko dirua kalkulatu……… buruari eragin eta eragin aritzen gara. Primeran pasa eta asko ikasten dugu!!!

Los alumnos de 2.ciclo nos vamos a hacer la compra al supermercado que tenemos en el cole. Comprar, sumar, multiplicar, contar dinero, calcular el dinero necesario………le damos al coco. ¡¡¡Nos lo pasamos muy bien y aprendemos un mucho!!!!

“Iragarki engainagarriak” tailerra / Taller “Anuncios engañosos”

Ostiralean udaletxeko “Iragarki engainagarriak” tailerrean parte hartu genuen, Iñaki Ansa eskolako ikasle ohiak eman zigun saioa eta oso gustora aritu ginen gure inguruan ikusten ditugun iragarkiak aztertuz.

El viernes participamos en el taller “Anuncios engañosos”. Iñaki Ansa antiguo alumno del colegio impartió la sesión. Nos lo pasamos muy bien analizando distintos anuncios que tenemos alrededor.

Patxi Zubizarreta idazlea Sanduzelai Eskolan /El escritor Patxi Zubizarreta en el Colegio Sanduzelai

Astelehenean Patxi Zubizarreta idazlea izan genuen 3.mailan, gelan berak idatzitako “Pantaleon badoa” liburua irakurri dugu 1. hiruhilabetean zehar eta Patxik liburuaren eta bere lanbidearen nondik norakoak kontatu zizkigun.

El lunes vino a 3º de primaria el escritor Patxi Zubizarreta, durante el primer trimestre hemos leído el libro “Pantaleon badoa” y Patxi vino a contarnos todo sobre su libro y sobre su profesión.

BARATZA 2. ZIKLOAN / LA HUERTA EN EL 2º CICLO

3. eta 4. mailako ikasleak apirilean baratzako jarduerak egiten hasi ziren eta oraindik ere, baratza lantzen jarraitzen dute. Horretarako, lurra prestatu dute, belar txarrak eta harriak kendu dituzte eta lurra lautu dute baratzako tresneriarekin. Urazak, piperrak, marrubiak, kukuluak eta kuiatxoak landatuak daude. Azken egun hauetan landareak ureztatzen eta zaintzen daude. Ea ekainean uztak jasotzen dituzten!

Los/as alumnos/as de 3º y 4º empezaron a trabajar el huerto escolar el mes de abril y todavía hoy siguen en ello. Han estado preparando la tierra, quitando las malas hierbas, retirando piedras y alisando la tierra. Han plantado lechugas, pimientos, fresas, cogollos y calabacines. Estos últimos días están regando y cuidando las plantas. ¡A ver si recogen los frutos en junio!

Sukaldaritza Klasean / Cocina en clase

Azken hilabeteetan zikloko ikasleekin sukaldaritza proiektua egiten ibili gera. Bigarren zikloko ikasleek, gustoko dituzten platerak prestatzen ikasi dute bai, baina baita, elkarlana, matematika zenbait kontzeptu, planifikazioa, testu idazketa…

Durante los últimos meses hemos empezado el proyecto de cocina. Los alumnos y alumnas de segundo ciclo, además de aprender recetas que les encantan, han aprendido a trabajar en grupo, conceptos de matemáticas, a planificar el trabajo, redactar textos…

EMAKUME ZIENTZIALARIAK

Martxoaren 21ean Estibalitz Erviti gure gelara etorri zen zientziari buruz hitz egitera. Bera zientzialaria da eta Bir azterketan lehen postuan geratu da, hemendik aurrera mikrobiologiako laborategian lan egingo du hospitalean.

El 21 de marzo nos visitó Estibalitz Erviti para hablar sobre la ciencia. Ella es científica y ha quedado en primer puesto en el examen de Bir, a partir de ahora trabajará en el laboratorio de microbiología en el hospital.

Estibalitzek mikrobiologia zen den azaldu zigun, mikrobioak, bakteriak… aztertzen dituen zientzia da.

Asko ikasi genuen eta bukatzeko Estibalitzek mikroskopioarekin arrain eskamak eta euli hankak erakutsi zizkigun.

Estibalitz nos explicó que es la microbiología, ciencia que estudia los microbios y bacterias.

Aprendimos mucho y para finalizar Estibalitz nos enseñó escamas de pez y una pata de mosca en el microscopio.

Orain arte Estibalitzek egindako lanei garrantzia ematen zaie eta emakume zientzialari bezala baloratua izan da, baina historian zehar emakume zientzialarien lanei ez zaie garrantzirik eman.

Emakume zientzialari horiek ezagutzeko bere bizitzaren eta lanei buruz hemen dituzuen biografia txiki hauek idatzi ditugu.

Hasta ahora Estibalitz ha sido valorada como mujer científica y se le ha dado importancia a sus trabajos, pero durante la historia, las mujeres científicas no han sido valoradas.

Para conocer a algunas de las mujeres científicas de la historia aquí podéis ver unas pequeñas biografías que hemos escrito en clase.

Inauteri Eguna

Egunon Sanduzelai!

Inauteri astea dagoeneko amaitu da, eta eskolan bueltan gaituzue. Ze polita izan zen Inauteri Eguna!

Eguneko bideoaren montaia itxoiten dugun bitartean hemen dituzue, LH4-ko ikasleen argazkiak, aurten momotxorroz jantzita. Eskolako bi guraso bolondresek egindako argazkien sorta txiki bat. Esker mila zuen lanagatik eta disfrutatu!

¡Buenos días Sanduzelai!

Ya se ha pasado la semana de Carnaval, y nos tenéis de vuelta en el cole. ¡Qué bonito fue el día de Carnaval!

Mientras esperamos a acabar de montar el vídeo del día, aquí tenéis una pequeña selección de las fotos de los alumnos de 4º, vestidos de momotxorros. Hechas por dos madres voluntarias del cole. Mil gracias por vuestra dedicación. ¡Que las disfrutéis!

Inauteri Eguna

Egunon Sanduzelai!

Inauteri astea dagoeneko amaitu da, eta eskolan bueltan gaituzue. Ze polita izan zen Inauteri Eguna!

Eguneko bideoaren montaia itxoiten dugun bitartean hemen dituzue, LH3-ko argazkiak, aurten zipoteroez jantzita. Eskolako bi guraso bolondres egindako argazkien sorta txiki bat. Esker mila beren lanagatik.
Disfrutatu!

¡Buenos días Sanduzelai!

Ya se ha pasado la semana de Carnaval, y nos tenéis de vuelta en el cole. ¡Qué bonito fue el día de Carnaval!

Mientras esperamos a acabar de montar el vídeo del día, aquí tenéis una pequeña selección de las fotos de los alumnos de 3º, vestidos de zipoteros. Hechas por dos madres voluntarias del cole. Mil gracias por vuestra dedicación. ¡Que las disfrutéis!