4.MAILA PALEOLITO GARAIAN

4. mailako ikasleak ez dira bakarrik liburuek edo Internetek eskaintzen digun informazioarekin konformatu, PALEOLITO garaiko bizimodua hurbilagotik ezagutu nahi zuten, hurbilagotik sentitu. Horregatik, lanean jarri ginen eta paleolito garaiko bizimodua AZTERTZEN eta DATUAK JASOTZEN ari ginela, hoberena KOBAZULO bat egitea zela pentsatu genuen, baina gelako txoko batean? Pasabideko eskin batean? EZ, ikasleak benetako kobazulo bat nahi zuten, handia, areto desberdinekin, ahalik eta errealistena izan zedin.

Horrela bada, martxan jarri ginen eta hori egin ahal izateko gela bat aukeratu genuen, eskolako gela oso bat. Gela NEURTU, materiala zein izango zen PENTSATU, kobazuloaren DISEINUA EGIN eta batez ere hori dena aurrera eramateko familiei laguntza eskatu genien, baita FAMILIAK LAGUNDU ere!

Asteak pasa ahala gure gelako familiek denak txundituta uzteko moduko kobazuloa egin ziguten, bitartean guk gelan ikastetxeko beste ikasleen BISITAK prestatu genituen, azalpenak eta antzerkiak alegia.

Bukatzeko, MILA ESKER guzti hau aurrera eramaten lagundu diguzuen guztioi: irakasleak, familiak, atezainak, garbitzaileak, administraria…

Hemen uzten dizuegu gure kobazuloa erakusten duen BIDEO bat:

El alumnado de 4º curso no se ha conformado con la información de los libros y de Internet, han querido ir más allá, conocer más de cerca las vivencias de la era del PALEOLITO. Así, nos pusimos a trabajar y RECOGER toda la INFORMACIÓN posible ANALIZANDO cómo vivían en aquella época. Mientras recogíamos información se nos ocurrió hacer una CUEVA, pero… ¿en un rincón del aula? ¿En una esquina del pasillo? NO. El alumnado quería una cueva de verdad, grande, con distintas salas, lo más realista posible.

Nos pusimos enseguida manos a la obra y elegimos un aula para convertirlo en cueva. MEDIMOS el aula, PENSAMOS en el material que íbamos a utilizar, realizamos el DISEÑO de la cueva y para terminar pedimos AYUDA a las FAMILIAS, ¡y sí que ayudaron!

De manera que pasaban las semanas las familias iban terminando el proyecto, UNA CUEVA que nos dejaba a todos y todas boquiabiertos, mientras tanto nosotros y nosotras en el aula preparamos las VISITAS GUIADAS para el resto de l@s niñ@s del centro educativo, unas visitas con INFORMACIÓN y INTERPRETACIÓN incluidas.

Para terminar queremos dar LAS GRACIAS por habernos ayudado a conseguir nuestro sueño: profesores y profesoras, familias, conserjes, personal de limpieza, administrativo…

Aquí os dejamos el VÍDEO de nuestra gran cueva:

Gure aiton-amonen jolasak / Los juegos de nuestros abuelxs

4. mailako ikasleak, historiarekin erlazionatutako proiektuaren baitan, Gorputz Heziketan gure guraso eta aiton-amonek praktikatzen zituzten jolasetan aritu gara. Etxean galdetu dugu zein jolasetan aritzen ziren eta bakoitzak jolas bat prestatu dugu.
Hona hemen egindako jolasen argazki batzuk:
___________________________________________

En la asignatura de Educación Física el alumnado de 4ºcurso, dentro del proyecto relacionado con la historia, hemos conocido y practicado juegos a los que jugaban nuestros padres y madres, abuelos y abuelas…Después de preguntar en casa qué juegos practicaban, cada uno/a de nosotros/as hemos preparado uno.Os dejamos unas fotos de algunos de los juegos realizados.

AINTZIN AROA: GREZIA eta ERROMA

4. mailako ikasleak Grezia eta Erromako zibilizazioen inguruko informazioa bildu dugu eta bideo eta Powerpoint bat prestatu dizuegu.

El alumnado de 4º de primaria hemos recogido información de las civilizaciones de la Antigua Grecia y Roma, y hemos creado un powerpoint y un vídeo.

Emakumearen Historia / Historia de la Mujer

Hau da 4. mailako proiektuan, gaztelania klasean, egin dugun “nor da nor” historiako emakumeei buruz eta haien esaldi xelebreen murala.

Espero dugu gustuko izatea.

En el proyecto de 4º, en castellano, hemos hecho un “quién es quién” sobre las mujeres y el mural con sus frases más conocidas.

Esperamos que os gusten.

TUTORE IRAKURLEA / TUTORES LECTORES

2. hiruhilekoan zehar 5.mailako ikasleak gurera etortzen dira bikoteka irakurtzen programa aurrera eramateko.
Astean zehar 5.mailakoek ulermen testu bat prestatzen dute etxean eta gelan, ostirala goizean gelara etorri eta 3.mailakoei testua lantzen laguntzen digute. Modu honetara irakurketaren ulermena modu atseginago batean lantzen dugu.

A lo largo del 2º cuatrimestre, los alumnos y alumnas de 5º curso han participado en el programa de lectura por parejas.

A lo largo de la semana preparan un texto en casa y en clase, y el viernes por la mañana vienen a clase y ayudan a las alumnas y alumnos de tercero a trabajarlo. Esto nos permite trabajar la comprensión lectora con mayor motivación.

EROSKETAK EGITERA GOAZ!!!!!! / ¡¡¡NOS VAMOS A LA COMPRA!!!

2. zikloko ikasleak eskolan dugun supermerkatura erosketak egitera joaten gara. Erosi, batu, biderkatu, dirua zenbatu, beharrezko dirua kalkulatu……… buruari eragin eta eragin aritzen gara. Primeran pasa eta asko ikasten dugu!!!

Los alumnos de 2.ciclo nos vamos a hacer la compra al supermercado que tenemos en el cole. Comprar, sumar, multiplicar, contar dinero, calcular el dinero necesario………le damos al coco. ¡¡¡Nos lo pasamos muy bien y aprendemos un mucho!!!!

“Iragarki engainagarriak” tailerra / Taller “Anuncios engañosos”

Ostiralean udaletxeko “Iragarki engainagarriak” tailerrean parte hartu genuen, Iñaki Ansa eskolako ikasle ohiak eman zigun saioa eta oso gustora aritu ginen gure inguruan ikusten ditugun iragarkiak aztertuz.

El viernes participamos en el taller “Anuncios engañosos”. Iñaki Ansa antiguo alumno del colegio impartió la sesión. Nos lo pasamos muy bien analizando distintos anuncios que tenemos alrededor.

Patxi Zubizarreta idazlea Sanduzelai Eskolan /El escritor Patxi Zubizarreta en el Colegio Sanduzelai

Astelehenean Patxi Zubizarreta idazlea izan genuen 3.mailan, gelan berak idatzitako “Pantaleon badoa” liburua irakurri dugu 1. hiruhilabetean zehar eta Patxik liburuaren eta bere lanbidearen nondik norakoak kontatu zizkigun.

El lunes vino a 3º de primaria el escritor Patxi Zubizarreta, durante el primer trimestre hemos leído el libro “Pantaleon badoa” y Patxi vino a contarnos todo sobre su libro y sobre su profesión.

BARATZA 2. ZIKLOAN / LA HUERTA EN EL 2º CICLO

3. eta 4. mailako ikasleak apirilean baratzako jarduerak egiten hasi ziren eta oraindik ere, baratza lantzen jarraitzen dute. Horretarako, lurra prestatu dute, belar txarrak eta harriak kendu dituzte eta lurra lautu dute baratzako tresneriarekin. Urazak, piperrak, marrubiak, kukuluak eta kuiatxoak landatuak daude. Azken egun hauetan landareak ureztatzen eta zaintzen daude. Ea ekainean uztak jasotzen dituzten!

Los/as alumnos/as de 3º y 4º empezaron a trabajar el huerto escolar el mes de abril y todavía hoy siguen en ello. Han estado preparando la tierra, quitando las malas hierbas, retirando piedras y alisando la tierra. Han plantado lechugas, pimientos, fresas, cogollos y calabacines. Estos últimos días están regando y cuidando las plantas. ¡A ver si recogen los frutos en junio!