TRENAREN PARKERA GOAZ!

Azaroak 17an, ostiralean, trenaren parkera joan ginen goiza pasatzera. Goizean goiz eskolatik atera eta ibilaldi luze baten ondoren 10ak aldera iritsi ginen bertara. Ikasleak 2 taldetan banatu genituen eta aldi berean, bi jarduera desberdin egin genituen parkean bertan. Talde bat trenen maketa bat ikusten ari zen bitartean beste taldeak aspaldiko trenen funtzionamenduaren inguruko hitzaldi txiki bat entzun zuten.

Bisitarekin bukatzeko hoberena falta zen, ikasle guztiak sartu zirenetik irrikitan zeuden eta azkenean iritsi zen momentua. Ikasleak parkeko trenetan muntatu ziren eta ibilaldi zoragarri bat egin zuten, zubi eta tuneletatik pasatzen ziren bitartean.

Handik atera eta lehenengo gauza hamaiketakoa jatea izan zen, ondoko parkean jolasten zuten bitartean. Eguerdirako eskolan ginen bueltan bazkal ordurako. Oso gustora egon ginen guztiak eta esperientzia polita izan zela adierazi nahi dugu.

El viernes 17 de noviembre fuimos al parque del tren a pasar la mañana. A primera hora de la mañana, salimos de la escuela y después de un largo paseo llegamos allí a las 10. Dividimos a los alumnos/as en 2 grupos, así realizamos dos actividades diferentes. Mientras un grupo estaba viendo una maqueta de trenes, el otro grupo escuchó una pequeña charla sobre el funcionamiento de los antiguos trenes.

Faltaba lo mejor para terminar la visita, desde que entramos todo el alumnado estaba ansioso y al final llegó el momento, se montaron en los trenes del parque y realizaron una excursión espectacular mientras pasaban por puentes y túneles.

Lo primero que hicimos al salir de allí fue comer el almuerzo mientras jugábamos en el parque. Para el mediodía estábamos de vuelta en la escuela. Todos estuvimos muy a gusto y fue una experiencia inolvidable.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.