“Last week the students of Sanduzelai had the opportunity to enjoy a theater in English at Civivox.”
“Aurreko astean, Sanduzelaiko ikasleek ingelesezko antzezlan batekin gozatzeko aukera izan zuten Civivoxen”
“Last week the students of Sanduzelai had the opportunity to enjoy a theater in English at Civivox.”
“Aurreko astean, Sanduzelaiko ikasleek ingelesezko antzezlan batekin gozatzeko aukera izan zuten Civivoxen”
Kaixo!!!
Aurten ere, pasa den ikasturtean egindako konposta atera dugu hirugarren zikloko ikasleen artean.
Atera ondoren, baratzean zabaldu dugu neguko landareak jartzeko: zerbak, borraja, azak, azaloreak, tipulak,…
Ea zer moduz ateratzen diren. Momentuz ez dugu ureztatu beharko, astero euria egiten duelako.
Aurrerago emaitzak ikusiko dirugu!
Negua bukatu zaigu eta udaberriko landaketa egin baino lehen, neguko produktuak kendu ditugu.
Horiekin saski batzuk egin ditugu eta horietako bat gure lagunari eman diogu.
On egin Izar!!!
Martxoaren 26an, Silvia Perezekin egon ginen. Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatzen dituen hitzaldiei esker Silvia Perez gurekin egon zen.
Silvia Perez Osasunako atezaina da eta gure ikasle ohiarekin Iosune Urdanizekin jolasten du Osaasunak duen lehenengo futbol taldean.
Gurekin klasean bere ibilbidea eta bere esperientziak partekatu zituen. Eta guk hainbat galdera egin genizkion.
Ondoren, kiroldegira joan ginen eta Gorputz Heziketako saioa genuela aprobetxatuz, ariketa batzuk egin genituen.
Bera atean jarri zen eta guk gola sartzen saiatu ginen.
Oso ongi pasa genuen eta bera oso gustura egon zen.
Eskerik asko Silvia!!!
Otsailaren 26an Iruñeko Mankomunitateko kide bat etorri zitzaigun gure eskolan egiten dugun konpostaren prozesua eta kalitatea aztertzera.
Xabier etorri zen goizeko 9etan eta lehenengo saioan klasean izan ginen atal teorikoa ikusten.
Ondoren gure baratzera jeitsi ginen eta han konposta behatu genuen: tenperatura, han bizi diren animalitxoak, …
Jantokiko Anaren laguntzarekin oso konpost ona egiten dugula esan zigun!!!
Gure baratzeak neguan ere elikagaiak ematen dizkigu: brokoli, zerbak, …
Gure ziklokokide batek etxera eraman zuen.
Ikasturte berriarekin batera 3.zikloan ere giroak martxan jarri ditugu!
5. eta 6.mailakoek elkarrekin ekin diogu arte tailerrari eta hau izan da gure lehenengo artelanaren emaitza!
Kaixo
Aurtengo lehenengo jarduera burutu genuen. Bizikleta tailerra egin genuen eta hona hemen egindako bideotxoa.
Oso ongi egon zen eta primeran pasa genuen.
Neguko barazkiekin hasi baino lehen, udako azken saskiak banatzen aria gara. Honetan, gure zikloko bi lagunek etxera piperra, tomate txerri eta zerbak eraman zituzten.
Ea neguko azak, eskarolak, brokoli eta baratxuriak azkar iristen diren!!!
“This week the 5th grade students have been writing spooky stories.The students have used these dice as a tool to create the own story.Scary!!!”