ADONA elkarteak formakuntza jardunaldiak antolatu zituen Elgorriako bainuetxean, urriaren 19an, eta Sanduzelai Eskola bertan parte hartzera gonbidatu zuen.
Aurtengo formakuntza jaurdunaldietan Ikasketa-Zerbitzua zer den erakutsi nahi zien ADONAk herrietako ordezkariei.Izan ere,haur eta gazte artean egiten den metodologia hori berria da elkarteko kide askorentzat, eta oso baliogarria izan daiteke ADONAren xedea, odol emaileak lortzea, ikastexeetan zabaltzeko. Jardunaldetan hiru gonbidatu izan ziren: Eduardo Fernández, Nafarroako Ikasketa-Zerbitzu Sareko partaidea; Cristina Sanz Conde, Lanbide Heziketako irakaslea; eta Maite Ramos Fernandez, gure eskolako irakaslea.
6. mailako iazko ikasleek egindako bideoa ikusi zuten. Bideo hori ikasleek diseinatutako kanpainaren atal garrantzitsu bat izan zen. Era berean, odol-emaileak lortze aldera, ikasleek auzoko botiketan beraiek egindako kartelak paratu zituzten; Osasun-etxearen atarian mahai informatibo bat jarri zuten eta kaleetan ikasleek beraiek idatziriko oktabilak banatu zituzten. Orobat, Nafarroako Unibertsitate Publikora ere joan ziren ADONA elkarteari laguntzeko eta irakasletza-ikasleak ere odol-emaile bihur zitezen.
Eduardo Fernándezek azaldu zuenez, ikasketa-zerbitzu izateko bi alderdi uztartu behar dira: gizarteari zerbitzu egitea eta curriculumaren gaitasunak lantzea. Hain zuzen ere, ADONAko herrietako ordezkariei azaldu zitzaien bezala, ikasketa-proiektu honen bidez zerbitzu bat ez ezik curriculumak eskatzen dituen edukiak eta oinarrizko gaitasun asko ere bereganatu zituzten ikasleek, bestek beste, giza gorputzaren sistemen funtzionamendua, nola zaindu behar duten gorputza ez gaixotzeko, inkestak egiten hala nola jasotako emaitzak grafikoen bidez adierazten eta interpretatzen, eskutitz ofizialak idazten, gidoi bat idazten, lantaldetan aritzen, eta kartelen diseinua egiten.