ANTZERKIRA!!!

Last month we had the pleasure to assist to some English theatre plays by Chameleon Theatre. We went in 3 different turns to the   Civivox. They were really fun and we participated a lot!

Aurreko hilabetean ingelerako antzerki desberdinak ikusi genituen auzoko Civivoxean. Hiru txanda ezberdinetan hiru antzerki ikusi genituen Chameleon Theatre konpainiaren eskutik. Oso ongi pasa genuen eta asko parte hartu genuen!

Eta hona hemen bideoa!!!

ARIANE TORO

Aurreko ostiralean, abenduak 16, Ariane Tororen bisita izan genuen.

Ariane Toro judoka da, izan ere, hiru urtekin hasi zen judo egiten, bere aita eta bere amarengandik ikasita. Bere amak brontzea irabazi zuen Atlantan, 1996. urtean.

Egun horretan bere bizitza judoka bezala azaldu zigun: zenbat ordu entrenatzen duen eta non esan zigun, bere entrenatzaileak bere gurasoak direla ere eta zenbat domina irabazi dituen (batzuk erakutsi zizkigun).  Europako txapelduna izan da!!!!

Ariane bere kimonoa eta gerrikoa erakutsi zigun. Gerriko beltza izateak adierazten du kategoria onenean zaudela. Kimonoaren atzeko partea kolore desberdinetakoa izan daitekeela esan zigun ere, adibidez: urrea, gorria edo txuria.

Gero, judo egiten erakutsi zigun. Klaseko batzuk egiten probatu zuten, Arianerekin eta klaseko kideekin, Arianeren mugimendu gustokoena praktikatuz.

Ondoren, oroitzapen argazki bat egin genuen eta gelara joan ginen. 

Gelan bere bideo bat ikusi genuen eta horretan bere konpetizioak agertzen ziren.

Denoi gustatu zitzaigun  eta txaloka hasi ginen.