5. mailako bi irteerak

Azken hiruhilabetean, bi irteera egin ditugu ikasleekin. Lehenengoan, Baztan Abentura Park eta Bertizko Jaurerrira joan ginen. Bigarrenean, berriz, Iruñeatik bueltatxo bat eman ondoren, Aranzadiko igerilekura joan ginen. Bietan, ikasleak gustora egon ziren eta disfrutatzen ikusi genituen.


En el último trimestre, se han realizado dos excursiones con los alumnos de 5º. La primera, visitamos el  Baztan Abentura Park y el Señorío de Bértiz. En una segunda ocasión, después de dar un paseo por Pamplona, fuimos al Club Aranzadi. En ambas excursiones, los alumnos estuvieron a gusto y disfrutaron mucho.

Sandu Zientzia Blogga

SANDU ZIENTZIA BLOGGA

5. mailako ikasleek hirugarren proiektuan zientzia eta esperimentuak lantzea erabaki dute. Azken ekoizpen moduan, proiektu honetan blogg bat sortu da. Bertan, proeiktuan zehar egindako jarduerak eta edukiak partekatuko dira.

Hauxe da bloggaren helbidea: https://sandulh5zientzia.blogspot.com/

BLOGG SANDU ZIENTZIA

Los alumnos de quinto curso han decidido trabajar la ciencia y los experimentos en el tercer proyecto del curso. Como producto final para este proyecto se ha creado un blogg donde se compartirán las actividades y contenidos que se desarrollen a lo largo del proyecto.

Esta es la dirección del blogg: https://sandulh5zientzia.blogspot.com/

Turismo Feria

UNIBERTSOTIK NAFARRORA

Lehenengo ebaluazioan unibertsoa landu ondoren, bigarren hiruhilekoan aurrera eraman genuen proiektua bukatzeko, bosgarren mailako ikasleek, feria turismo batean ikasitakoaren berri eman zuten. A taldeko ikasleek hirugarren mailako ikasleei erakutsi zieten prestaturikoa eta B taldeko ikasleek, berriz, laugarren mailarentzako prestatu zituzten jarduerak. 

Besteak beste, mapa motak, ondasun kulturak, natur ondareak, herrien eta hirien koordenatuak eta inguru hurbileko kontuak jakinarazi ziren feria honen bitartez.

DEL UNIVERSO A NAVARRA

Tras trabajar el universo en la primera evaluación, para finalizar el proyecto que llevamos a cabo en el segundo trimestre, los alumnos de 5º, compartieron lo aprendido organizando una feria de turismo. Los alumnos del grupo A plantearon las actividades para tercero de Primaria, y los alumnos del grupo B, por otro lado, para cuarto curso.

A través de esta feria se dieron a conocer, entre otros, los tipos de mapas, el patrimonio cultural y natural, las coordenadas de pueblos y ciudades y las cuestiones del entorno más cercano.

Konplizitatea jorratzen

Azaroaren 25ean Indarkeriaren aurkako eguna zela eta, 5B taldeko ikasleek pankarta bat sortu zuten “Konplize ditut eta, maite ditut denak” lelopean. Pankarta egiteko, lehenengoz Ereintza taldearen bideoa ikusi genuen. Ondoren, genero indarkeriaren inguruan hitz egin genuen, eta, azkenik, emakume mota desberdinak margotu zituzten ikasleek pankartan jartzeko.

Bigarren fase batean, ikasleek pankarta osatu zuten konplizitatea martxan jarriz, eta aldi berean euskal kantak entzun ziren eta oso gustora kantari aritu ziren. Momentu polita izan zen, ikasleek espontaneoki lelo  honekin bat egin eta talde kooperatibo handi bat sortu baitzuten . Alegia, benetako konplizeak izan ziren.

AKROSPORT 5. mailan / Akrosport en 5º curso

5.mailako ikasleak, azkeneko aste hauetan Akrosport edo gimnasia akrobatikoa kirolean aritu gara. Bertan, akrobata bat bestearen gainean figura desberdinak osatzean datza (giza piramide, dorre edo bestelako egiturak). Hemen dituzue ikusgai ikasitako egitura desberdinen argazkiak, baita taldeka egindako koreografiak. Disfruta itzazue!

El alumnado de 5º curso, durante las últimas semanas hemos estado practicando Akrosport o gimnasia acrobática. En este deporte hemos aprendido a realizar figuras corporales grupales. Aquí teneís algunas de nuestras acrobacias y también las coreografías grupales que hemos hecho. ¡Esperamos que os guste!

Halloween kontakizunak irlandatik

Gure ikasle baten lehengusu irlandarrak hemen zeudela aprobetxatuz , Halloween-eko benetako historia kontatzen aritu ziren urriaren 31an 5.B-ko ikasleei. Bertako ingelesa ulertzeko zailtasunak izan genituen arren, oso gustora egon ginen bai entzuten eta bai jolasetan.

Hona hemen bideoa:

eta argazki batzuk…

Aprovechando que los primos irlandeses de una alumna se encontraban de vacaciones por aquí, vinieron y nos contaron la verdadera historia de Halloween el 31 de octubre a los alumnos/as de 5.B. Aunque tuvieron algunas dificultades para entender su acento, lo pasamos genial escuchando y jugando a varios juegos.

Inauteri Eguna

Egunon Sanduzelai!

Inauteri astea dagoeneko amaitu da, eta eskolan bueltan gaituzue. Ze polita izan zen Inauteri Eguna!

Eguneko bideoaren montaia itxoiten dugun bitartean hemen dituzue, LH5-eko ikasleen argazkiak, aurten joaldunez jantziak. Eskolako bi guraso bolondresek egindako argazkien sorta txiki bat. Esker mila zuen lanagatik eta disfrutatu!

¡Buenos días Sanduzelai!

Ya se ha pasado la semana de Carnaval, y nos tenéis de vuelta en el cole. ¡Qué bonito fue el día de Carnaval!

Mientras esperamos a acabar de montar el vídeo del día, aquí tenéis una pequeña selección de las fotos de los alumnos y alumnas de 5º, este año vestidos de joaldunak. Hechas por dos madres voluntarias del cole. Mil gracias por vuestra dedicación. ¡Que las disfrutéis!