Konposta atera dugu!!!

Urtero bezala, ikasturte hasieran, aurreko denboraldian Anak (jantokikoak) eta bere laguntzaileek egindako konposta atera dugu.

3. zikloko ikasleen laguntzarekin (eta 4. mailakoena ere) egin dugu eta nahiz eta kiroldegiko aldagelak piskat zikindu, oso ongi pasa dugu.

Lortutakoa, baratzean bertan bota dugu neguko produktuak (azak, eskarolak, azaloreak, brokoli, baratxuriak,…) ederki has daitezen.