Silvia Perezekin izan gara.

Martxoaren 26an, Silvia Perezekin egon ginen. Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatzen dituen hitzaldiei esker Silvia Perez gurekin egon zen.

Silvia Perez Osasunako atezaina da eta gure ikasle ohiarekin Iosune Urdanizekin jolasten du Osaasunak duen lehenengo futbol taldean.

Gurekin klasean bere ibilbidea eta bere esperientziak partekatu zituen. Eta guk hainbat galdera egin genizkion.

Ondoren, kiroldegira joan ginen eta Gorputz Heziketako saioa genuela aprobetxatuz, ariketa batzuk egin genituen.

Bera atean jarri zen eta guk gola sartzen saiatu ginen.

Oso ongi pasa genuen eta bera oso gustura egon zen.

Eskerik asko Silvia!!!

Konposta!!!!

Otsailaren 26an Iruñeko Mankomunitateko kide bat etorri zitzaigun gure eskolan egiten dugun konpostaren prozesua eta kalitatea aztertzera.

Xabier etorri zen goizeko 9etan eta lehenengo saioan klasean izan ginen atal teorikoa ikusten.

Ondoren gure baratzera jeitsi ginen eta han konposta behatu genuen: tenperatura, han bizi diren animalitxoak, …

Jantokiko Anaren laguntzarekin oso konpost ona egiten dugula esan zigun!!!

GOSARI OSASUNTSUAK

Pasa den hilabetean, urrian, Anneren bisita izan genuen. Anne nutrzionista da eta gosari osasuntsu bat nolakoa izan behar den azaldu zigun eta bukatzean esne kutxa bat oparitu zigun.

Horren ondoren aprobetxatu genuen Gorputz Heziketako saioa praktikan jartzeko. Fruta, esnea eta ogia (olioa, urdaiazpikoa eta solomo piskat) jan genuen.

Ea etxean praktikan jartzen dugun!!!!

Konposta atera dugu!!!

Urtero bezala, ikasturte hasieran, aurreko denboraldian Anak (jantokikoak) eta bere laguntzaileek egindako konposta atera dugu.

3. zikloko ikasleen laguntzarekin (eta 4. mailakoena ere) egin dugu eta nahiz eta kiroldegiko aldagelak piskat zikindu, oso ongi pasa dugu.

Lortutakoa, baratzean bertan bota dugu neguko produktuak (azak, eskarolak, azaloreak, brokoli, baratxuriak,…) ederki has daitezen.