Ezkaba eta Olaberako ateraldia

Joan den martxoaren 25ean, 6.mailako ikasleak eta irakasleak Ezkaba mendian dagoen gotorlekua bisitatzera joan ginen. Han Koldo Plak, Txinparta elkartekoa, azaldu zigun gotorleku honetako historia eta ze funtzio bete zuen gerra zibilean eta gerra ondoren. Han gertatutako ihesaldiari buruzko informazioa ere eman zigun.

Gortorleku honetatik 100 metrora dagoen “Botilen hilerria”-ri buruz hitz egin zigun. Istorio hunkigarriez betetako momentuak izan ziren.

Gero autobusa hartu eta Olabera joan ginen. Hemen, Arazandi elkarteko kide batek herri honetan aurkitutako hilobi komuna edo “fosa komun” delakoa erakutsi zigun. Azaldu zigun Ezkabako ihesaldian atxilotutako batzuk han fusilatu eta lurperatu zituzten.

Honetaz gain, kontatu zigun emakume talde batek sare bat antolatu zutela Ezakabako gotorlekuan zeuden presoak laguntzeko asmoz.

El pasado 25 de marzo, los alumn@s y profesoras de 6º salimos a visitar el fuerte del monte Ezcaba. Allí Koldo Plak, de la asociación Txinparta, nos explicó la historia del fuerte, su función durante y tras la guerra civil y las fugas que allí se dieron.

También nos habló sobre el “Cementerio de las botellas” que está a 100 metros del fuerte. Fueron momentos llenos de historias conmovedoras.

Después tomamos un autobus para ir a Olave, donde un socio de la Asociación Aranzadi nos habló de la “fosa común” hallada en este pueblo. Nos explicó que algunos de los presos atrapados tras la Fuga de Ezcaba fueron fusilados y enterrados allí.

Además de esto, nos contó que un grupo de mujeres organizó una red para ayudar a los presos del Fuerte de Ezcaba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude