ESPARTZETARA ATERALDIA

ESPARTZETARA ATERALDIA

2020ko urriaren 20an, arratsaldean, ikastolarekin Espartzetara joan ginen. Espartzeta 1938an ihes egin zuten preso batzuen hil-lekua da eta Ezkaba gotorlekutik hurbil dago. Guda Zibila ematen ari garenez, Ezkaba Gotorlekuari buruz zenbait gauza ikastera joan ginen.

Gelakoekin plaza batean geratu ginen eta bi taldetan banatu ginen: 6.a eta 6.b.

Beste taldea (b taldea) Ezkaba aldera joan ziren mutil batekin eta gu plazaren ondoan geratu ginen beste mutil batekin.

Aurrerago aurkeztu ginen eta azaldu genion zergatik genuen interesa Ezkabari buruz. Mutil hori Ezkabari buruz dakigun guztia esan zigun.

Aurkezpen eta azalpen batzuen ondoren, hezurrak atera zituzten lekua ikustera joan ginen eta bidean oroitzen naiz azaldu zigula emakumeak egunero igotzen zirela presoei janaria eramatera, arropa eramatera…


Berriozarko alde zaharra pasa eta azkenean leku polit batera ailegatu ginen, kolorezko makilak zeuden, harri batzuk eserleku moduan jarrita eta egurrezko banku polit batzuk zeuden esertzeko, instituto ikasle batzuek lekua apaindu zuten.


Dena istoriao batekin hasten da, ihesaldia gertatu zen egunean, lau gizon Frantziara joan beharrean, beste aldera joan ziren, Berriozarrera hain zuzen ere, eta jendeak ikusi zituenean, eskola zaharrean babestu zituztela esan zieten, baina hurrengo egunean fusilatu eta lurperatu zituzten. Egun batean herriko batek esan zuen berak bazekiela non zeuden gorpuak, bere aitak harriak jarri zituelako, eta egun batetik bestera leku hori jendez, hondeatzailez,… bete zen.

Hau guztia ez ahazteko, Espartzeta sortu zuten, eta 2018ren maiatzak 22an inauguratu zuten, ihesaldiaren 80. urteurrenan hain zuzen ere. Txoko polita da eta gainera bertara iristeo bidean, egurrezko eskulturak daude.


OSO ONDO PASA GENUEN !!