Konpost

Pasa den ikasturtean zehar pilatutakoarekin, gure jantokiko lankidea Anak, konpostadora bete zuen. Eta urtero bezala, 3. zikloko ikasleok lortutakoa atera genuen.

Horretarako, 5. eta 6. mailako ikasleok taldeka joan ginen baratzera eta lanak txandakatuz konposta atera genuen.

  • Egin beharreko lanak honako hauek izan ziren:
  • Palarekin konposta kutxetan bota.
  • Kutxetan dagoena kribatu.
  • Ongarria baratzean bota.
  • Baratzean zabaldu eta lurrarekin nahastu.
  • Soberakinak (egur puskak, hezurrak, …) poltsetan sartu.
  • Erratza pasatu lurrean bildu.

Konpostadoraren barruan zeuden animalitxoak ikusi genituen, eta baten batek ukitu egin zuen (beste batzuei nazka ematen zigun).

Eta dena prest utzi genuen ziklo bakoitzak landatu edo erein nahi duena jartzeko.

Eta lagunekin goiz ezberdina pasa genuen.

6. MAILAKOEN BIZIKLETADA

Iruñeko Udalak irailaren 22an, ostegunean, bizikletada bat antolatu zuen. Iruñeko 12 ikastetxe eta 1000 ikasle baino gehiago, Gotorlekuan elkartu ginen mugikortasun astea ospatzeko.

Ibilbide gogorra, aldapa igotzeak nekatu gintuen, egin ondoren hamaiketakoa hartu genuen. Musika izan zen, txirrindulari ospetsua eta lagun asko ikusi genituen.

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena Bizicletada-1.jpg da

Eskolara itzuli baino lehen, Trinitarioen parkean txirrindulekin jolasten egon ginen.

El jueves 22 de septiembre el Ayuntamiento de Pamplona organizó una bicicletada. Más de 1000 alumn@s de 12 Centros diferentes nos juntamos en la ciudadela para celebrar la semana de la movilidad.

Tras un duro recorrido, la cuesta nos cansó bastante, almorzamos, tuvimos música, la visita de un ciclista famoso y vimos muchos amig@s.

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena Bizikletada-2.jpg da

Pruden Indurain

Antes de volver al Colegio estuvimos en el nuevo parque de Trinitarios jugando con las bicis.