Konpost

Pasa den ikasturtean zehar pilatutakoarekin, gure jantokiko lankidea Anak, konpostadora bete zuen. Eta urtero bezala, 3. zikloko ikasleok lortutakoa atera genuen.

Horretarako, 5. eta 6. mailako ikasleok taldeka joan ginen baratzera eta lanak txandakatuz konposta atera genuen.

  • Egin beharreko lanak honako hauek izan ziren:
  • Palarekin konposta kutxetan bota.
  • Kutxetan dagoena kribatu.
  • Ongarria baratzean bota.
  • Baratzean zabaldu eta lurrarekin nahastu.
  • Soberakinak (egur puskak, hezurrak, …) poltsetan sartu.
  • Erratza pasatu lurrean bildu.

Konpostadoraren barruan zeuden animalitxoak ikusi genituen, eta baten batek ukitu egin zuen (beste batzuei nazka ematen zigun).

Eta dena prest utzi genuen ziklo bakoitzak landatu edo erein nahi duena jartzeko.

Eta lagunekin goiz ezberdina pasa genuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.