SAREEN INGURUKO FORMAKUNTZA

Aurreko astean, LH 5. mailako ikasleak “Sarearen erabilera egokia eta indarkeriarik gabea” deituriko formakuntza txiki bat jaso genuen Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Sailaren eskutik.
Bertan, pantailen aurrean zenbat ordu egoten garen eta zer-nolako erabilera egiten dugun hausnartu genuen. Oso interesgarria izan zen eta dinamika politak egin genituen.