Nerea Loiola gure eskolan

7 G udalekuak liburuaren atzean dagoen idazlea ezagutzen.

Aurreko egunean bisita berezi bat jaso genuen gure eskolan: Nerea Loiola idazlea etorri zen gurekin solasaldian aritzera. Aurrez berak idatzitako 7G udalekuak eskapu liburua irakurria genuen, eta aukera paregabea izan zen liburu horren eta beste batzuen atzean dagoen sortze-prozesua lehen eskutik ezagutzeko.

Nereak azaldu zigun nola sortzen dituen bere istorioak, nondik hartzen dituen ideiak eta zer urrats jarraitzen dituen liburu bat idazteko. Gainera, idazle izatearen alde onak eta erronkak partekatu zituen gurekin —eta baita bitxikeria dibertigarriak ere, adibidez, zenbat aldiz berridazten duen kapitulu bat perfektua izan arte!

Hitzaldi atsegin eta inspiratzailea izan zen, eta argi geratu zen idazle izatea ez dela lan erraza, baina bai zirraragarria. Eskerrik asko, Nerea, zure bisitagatik eta gurekin zure esperientziak partekatzeagatik!

HONDARRIBIA

Kanpaldia

HONDARRIBIAKO KANPALDIA!

Urtero bezala, aurten ere kanpaldian atera gara. Hondarribian egon gara lau egunez eta ekintza pila bat egin ditugu: itsasontzi bidaia Bidasoa ibaiko padura ikusteko eta Higuer itsasargia ikusteko,

kirol-arrantza egin, diskofesta egin, Hondarribia herrian bisita gidatu bat, Jaizkibel mendira igo eta itsaslabarrak ikusi, hondartzan bainatu (nahiz eta ura oso hotza egon), Piraten edo San Telmo gaztelua ikusi…


Primeran pasa dugu!

SAREAK

SAREEN INGURUKO FORMAKUNTZA

Aurreko astean, LH 5. mailako ikasleak “Sarearen erabilera egokia eta indarkeriarik gabea” deituriko formakuntza txiki bat jaso genuen Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Sailaren eskutik.

Bertan, pantailen aurrean zenbat ordu egoten garen eta zer-nolako erabilera egiten dugun hausnartu genuen. Oso interesgarria izan zen eta dinamika politak egin genituen.

Inauteriak 2025

Inauteriak hemen daude jada eta 3. zikloko ikasleok herri inauteriak hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dugu.

Aurreko astean herri inauterien inguruko tailer bat izan genuen Donibaneko inauteri taldearen eskutik.

Herri inauterietako ohiturak nondik datozen ikusi ondoren zenbait mozorro frogatzeko aukera izan genuen.

Aurkene Aroka

Pasa den astean gure eskolara etorri zen Aurkene Aroka.

Aurkene Aroka kirolaria apartekoa da: piragua, korrika, herri kirolak,… denetatik egiten du. Eta dena ongi!!!

Gurekin egotera etorri zenean, piraguista bezala etorri zen. Bere ibilbidea, bere lorpenak, bere txapelketak,… kontatu zizkigun.

Piraguaren ezaugarriak, parte hartzeko moduak (banaka, bikoteka edo launaka) azaldu zizkigun.

Bukatzeko galdera batzuk egin zizkigun.

Oso ongi eta oso gustura egon ginen.

Mila esker Aurkene eta zorte on!!!!

Mujeres en Red

Aste honetan 3.zikloko ikasleok Mexikoko kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera izan dugu. Mujeres en Red elkarteko ipuin kontalari bat etorri zen, eta Mexikoko kontakizun tradizionalak kontatu zizkigun.

Hitzaldi eta kontakizun hauetan, Mexikoko herri eta kondairetan oinarritutako ipuinak entzun ahal izan genituen. Kontakizunekin herrialde urrun honen kultura eta mitologia ezagutzeko aukera paregabea izan genuen.

Mujeres en Red elkarteak, emakumeen ahalduntzean eta kultura transmisioan funtsezko lana egiten du, eta haien bisitak kulturarteko elkartrukea sustatzeko aukera paregabea eskaini zigun. Bizipen honi esker gure jakingura eta errespetua handitu da, eta kultura aniztasuna lehen eskutik bizi izan dugu.  

Nafarroako Museoan

Aurreko astean, 6. eta 5. mailako ikasleok Nafarroako Museora egin genuen bisita oso interesgarria izan zen. Bertan, paisaien inguruko esposaketa bat ikusi genuen.

Esposaketak emakume artista ezberdinen lanak erakutsi zizkigun, eta haien sormenaren eta teknikaren inguruan ikasgai baliotsuak jaso genituen.

Ikusitako margolanek natura eta paisaia desberdinak islatu zituzten, eta guztiok txundituta geratu ginen.

Esposaketa bukatu ondoren, margoketa tailera egin genuen, eta bertan gure sormena erabiltzeko aukera izan genuen. 

BERTSOLARITZA SAIOA

Aurreko ostiralean, 6. mailako ikasleok bertso saio bat antolatu genuen eskolan. Bi urteko bertsogintza saioak egin ondoren, martxa polita hartu dugu. Egin genuen saioa oso berezia izan zen, 6.mailako ikasle guztiek parte hartu genuen eta giro ezin hobea sortu zen.

Bertso saioetan ikasitakoak praktikan jartzeko aukera izan genuen. Ikasle bakoitzak bere sormenaren bidez, ikasitako teknikak eta errimak erabiliz, bertso eder batzuk osatu zituen. 

Eskerrik asko gu entzutera gerturatu zineten guztioi!!