GOSARI OSASUNTSUAK

Pasa den hilabetean, urrian, Anneren bisita izan genuen. Anne nutrzionista da eta gosari osasuntsu bat nolakoa izan behar den azaldu zigun eta bukatzean esne kutxa bat oparitu zigun.

Horren ondoren aprobetxatu genuen Gorputz Heziketako saioa praktikan jartzeko. Fruta, esnea eta ogia (olioa, urdaiazpikoa eta solomo piskat) jan genuen.

Ea etxean praktikan jartzen dugun!!!!

Konposta atera dugu!!!

Urtero bezala, ikasturte hasieran, aurreko denboraldian Anak (jantokikoak) eta bere laguntzaileek egindako konposta atera dugu.

3. zikloko ikasleen laguntzarekin (eta 4. mailakoena ere) egin dugu eta nahiz eta kiroldegiko aldagelak piskat zikindu, oso ongi pasa dugu.

Lortutakoa, baratzean bertan bota dugu neguko produktuak (azak, eskarolak, azaloreak, brokoli, baratxuriak,…) ederki has daitezen.

AQUARIUM

Maiatzaren 2an LHko 5. mailako ikasleok Donostira joan ginen.

Gure proiektuari jarraituz Aquariumera joan ginen, han dituzten animali motak ikusteko,

zeinen garrantzitsua den itsasoa zaintzea gure etorkizunerako, eta kontzientzia ekologikoa sustatzeko beste gauza askoren artean.

Hori egiteaz gain, hondartzara ere joan ginen eta primeran pasa genuen.

Eguraldia lagun izan genuen eta egun bikaina pasa genuen.