Gure baratzeak neguan ere elikagaiak ematen dizkigu: brokoli, zerbak, …

Gure ziklokokide batek etxera eraman zuen.
Gure baratzeak neguan ere elikagaiak ematen dizkigu: brokoli, zerbak, …
Gure ziklokokide batek etxera eraman zuen.
Ikasturte berriarekin batera 3.zikloan ere giroak martxan jarri ditugu!
5. eta 6.mailakoek elkarrekin ekin diogu arte tailerrari eta hau izan da gure lehenengo artelanaren emaitza!
Kaixo
Aurtengo lehenengo jarduera burutu genuen. Bizikleta tailerra egin genuen eta hona hemen egindako bideotxoa.
Oso ongi egon zen eta primeran pasa genuen.
Neguko barazkiekin hasi baino lehen, udako azken saskiak banatzen aria gara. Honetan, gure zikloko bi lagunek etxera piperra, tomate txerri eta zerbak eraman zituzten.
Ea neguko azak, eskarolak, brokoli eta baratxuriak azkar iristen diren!!!
“This week the 5th grade students have been writing spooky stories.The students have used these dice as a tool to create the own story.Scary!!!”
Pasa den hilabetean, urrian, Anneren bisita izan genuen. Anne nutrzionista da eta gosari osasuntsu bat nolakoa izan behar den azaldu zigun eta bukatzean esne kutxa bat oparitu zigun.
Horren ondoren aprobetxatu genuen Gorputz Heziketako saioa praktikan jartzeko. Fruta, esnea eta ogia (olioa, urdaiazpikoa eta solomo piskat) jan genuen.
Ea etxean praktikan jartzen dugun!!!!
Urtero bezala, ikasturte hasieran, aurreko denboraldian Anak (jantokikoak) eta bere laguntzaileek egindako konposta atera dugu.
3. zikloko ikasleen laguntzarekin (eta 4. mailakoena ere) egin dugu eta nahiz eta kiroldegiko aldagelak piskat zikindu, oso ongi pasa dugu.
Lortutakoa, baratzean bertan bota dugu neguko produktuak (azak, eskarolak, azaloreak, brokoli, baratxuriak,…) ederki has daitezen.
Udazkenean bagaude ere, gure baratzeak bere azken elikagaiak eman dizkigu. Hori dela eta, saski pare bat banatu ditugu. On egin!!!
Pasa den maiatzaren 3an, Gaiarre Antzokian bisita gidatua izan genuen.
Eszenatokiaren beste aldean dagoena ikusteko aukera izan genuen.
Egun egiten ari garen proiekturako lagungarria izanik.
Maiatzaren 2an LHko 5. mailako ikasleok Donostira joan ginen.
Gure proiektuari jarraituz Aquariumera joan ginen, han dituzten animali motak ikusteko,
zeinen garrantzitsua den itsasoa zaintzea gure etorkizunerako, eta kontzientzia ekologikoa sustatzeko beste gauza askoren artean.
Hori egiteaz gain, hondartzara ere joan ginen eta primeran pasa genuen.
Eguraldia lagun izan genuen eta egun bikaina pasa genuen.